Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 8,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2004 »  Urtarrila »  Oilo-soro, aurten bai

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

San Sebastianak

Oilo-soro, aurten bai

Enekoitz Esnaola

Talde berria izango da helduen danborradan: Oilo-Soro. Erriberako artzainen arropa aukeratu dute

 

Helduen danborradan talde berria izango da aurten: Oilo-Soro soziedadea (Damaso Azkue auzoan dago). Azpeitiko Udalak eta danborradaren batzordeak iaz araudi berria atera zuten, eta Oilo-Sorokoak tentatuta egon ziren irteteko, "baina denborarik ez geneukan arropak-eta egiteko, eta ez genuen izenik eman", diote soziedadean danborradarako sortu den batzordekoek.

Aurten bai. Eta dena prest daukate: arropak, danborrak, zuzendaria... 50 lagunek eman dute izena. Soziedadean bertan 56 bazkide dira (1997ko urrian inauguratu zuten), eta bazkide horietatik 36 apuntatu dira; beste 14 lagunek ere eman dute izena. 50 horien artean danborjole beterano batzuk ariko dira, orain arte Barratsun, Alkartasunan, Arauntzan, Mendizaleetan, Gure Ametsan edota Ardozaleetan ibili direnak Oilo-Sorora pasatu baitira.

Jantzia aukeratzean, "garbi" zuten gauza bat: "Arropa militarrik ez; hori oso garbi genuen jantzia aukeratzen hasi ginenean". Erriberako (Nafarroa) artzainen arropa aukeratu dute, Euskal Herriko jantzien berri dakarren liburu batzuetan bila ibili ondoren. Azpeitian bertan egin dituzte jantziak; Esperanza Villegasek, diseinatu eta josi —14 urte daramatza danborradako jantziak egiten, eta Barratsurena, Zezenzaleena, txikietan Betharramdarretako talde batena… egin izan ditu—. Banderaren egilea, berriz, Ana Mari Agirre azpeitiarra izan da —berak egin izan ditu besteak ere—; banderak, alde batean, soziedadeko irudia eramango du —oiloa— eta bestaldean, ikurrina, lauburua eta euskal presoen aldeko izara.

Txapa joko dute Oilo-Sorokoek, hurrengo talde berriari hala tokatzen zitzaiolako. Donostian egin dizkiete danborrak.

San Sebastian egunean gauez ere joko du taldeak.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak