San Sebastianak
Danbor hotsean herrira
Ainitze Oruesagasti / Ion Aranburu
Azpeitiarren festa handia badator: San Sebastianak. Herritik kanpo bizi diren azpeitiar asko etortzen dira, batik bat danborradan jotzeko gogoz
Azpeitiarrentzat oso egun berezia da San Sebastian eguna. Kan-potik jende asko etortzen da herrira danborrada ikustera; Azpeitian bizi ez diren herritarrak dira batez ere etortzen direnak. Eta horietako batzuk, gainera, danborradan parte hartzera, nahiz eta hurrengo egunean lanera joan beharra izan. Uztarriak haietako batzuekin hitz egin du, eta festa "eder" eta "handi" bezala dituzte San Sebastianak; horregatik etortzen dira urtero danborradan irtetera.
Danborradan aurten berrikuntzak daude. Helduenean talde bat gehiago aterako da: Oilo-Soro elkartea. Hauek lehenengo aldiz irtengo dute danborra jotzen. Trajea, Erri-berako artzainen janzkeran oinarritu dute. San Sebastian egunez gauez ere irtengo du Oilo-Sorok; harekin batera, aurten, Txalintxok, Irrintzik eta Arauntzak.
Umeen danborradan ere tade berria izango da aurten; Juan Antxieta Musika Eskola. Garai bateko tronpetajoleek eta egungo musika bandek dituzten elementuak nahasita osatutakoa da haien jan-tzia.
|