|
|
|
San Sebastianak
Natxo Garde:
Natxo Garde Iruñean bizi da. Txikitatik etortzen da Azpeitira. Danborradan familia osoak irteten du, tradizioa bilakatu da haienean. Alkartasunan irteten du.
- Nolatan danborradan?
Nire familia azpeitiarra da eta familiako gehienek irteten dute danborradan. Tra-dizio modukoa da gurean eta horregatik irteten dut.
- Noiztik?
Duela hamar bat urtetik.
- Iruñekoa zara; Azpeitira sarri etortzen al zara?
Ni Iruñean bizi naiz, baina familia osoa Az-peitian bizi da. Txikitatik sarritan joaten naiz Azpeitira; txikitan uda partean-eta beti joaten nintzen.
- Entseguetara etortzen al zara?
Ezin izaten dut joan, hurrengo egunean lanera joan behar izaten dudalako. Baina aste bat lehenago-edo etxeko salan en-tseatzen ditut danborradako piezak.
- Herriko beste festetan parte hartzen al duzu?
Festetara joateko ohitura dut. Normalean, Gabonetan, San Sebastianetan, San Ina-zioetan eta inauterietan joaten naiz.
- Zer dira San Sebastianak zuretzako?
Ni Iruñekoa naiz baina Azpeitiarekin oso lotura handia dut. Niretzako, San Sebastianak sentimendu berezi bat dira. Konparaketa bat egitearren, azpeitiarrentzat, Iruñekoentzat San Ferminak diren bezalakoak dira.
|