Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2004 »  Urtarrila »  Danbor hotsean herrira »  Jose Inazio Larrañaga:

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

San Sebastianak

Jose Inazio Larrañaga:

 

Jose Inazio Donostian bizi da. Duela 30 urte hasi zen danborradan irteten Zokoa taldearekin.

  • Nolatan ateratzen zara danborradan?

    Garai batean ez geneukan talde propiorik eta eskosezetatik irteten hasi nintzen. Zokoa elkarteak taldea ateratzea erabaki zuen eta elkarte horretako kidea naizenez, bertatik irteten dut.

  • Noiztik?

    Danborradan lehendabiziko aldiz 18-20 urte inguru nituela irten nuen. Zokoatik taldea ateratzea erabaki arte ezin izaten nu-en urtero danborradan irten, baina harrezkerotik bai.

  • Azpeitian bizi zinenean ere irteten al zenuen?

    Bai, Donostiara duela 25 bat urte joan nintzen eta duela 30etik irteten dut.

  • Herriko beste festetan-eta etortzen al zara?

    Bai, Donotian bizi arren, festetan beti etortzen naiz Azpeitira. Lagunekin-eta egoteko hilean behin edo bitan behintzat etortzen naiz. Herriko festetan beti etortzen naiz. San Sebastianetan bezala, gogotsu etorri ohi naiz herrian festak direnean.

Zer dira San Sebastianak zuretzako?

Niretzako, herrian dauden festarik ederrenetakoak dira. Gazteagoa nintzenean go-gotsu bizitzen nituen. Orain ere bai, baina gauzak lasaiago hartzen ditut.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak