Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 29,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2004 »  Urtarrila »  Danbor hotsean herrira »  Jose Luis Etxaniz: "San Sebastianak niretzat herriko festarik kuttunenak dira"

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

San Sebastianak

Jose Luis Etxaniz: "San Sebastianak niretzat herriko festarik kuttunenak dira"

 

Jose Luis Etxaniz Zumaian bizi den arren, egunero etortzen da Azpeitira lanera. Gaztetatik irteten du helduen danborradan, Ardozaleak taldean.

  • Zenbat urte daramazkizu kanpoan bizitzen?

    Duela 17 urte joan nintzen Zumaiara bizitzera; ezkondu eta gero.

  • Lehenengo aldiz noiz irten zenuen danborradan?
    1. urte nituela irten nuen aurreneko aldiz.
  • Beraz, Zumaira bizitzera joan baino lehenagotik irteten zenuen danborradan.

    Bai, bai. Lehenengo aldiz 16 urterekin irten nuen danborradan, lagun batzuekin, Irrintzi taldetik.

  • Hasierako urte haietatik hona denbora pasatu da...

    Bai, 27 urte inguru izango dira. Hasiera haietan Irrintzi taldetik irten banuen ere, gero Ardozaleak taldetik irtetzeko aukera eduki nuen eta badira urte dezente talde honetan irteten dudala.

  • Gustuko festa al duzu San Sebastian bezperako danborrada?

    Niretzat, herriko festa kuttunenetakoa da. Ni irteten naizen taldeak (Ardozaleek), gainera, bi aldiz irteten du: bezperan eta San Sebastian eguneko goizeko kalejiran. Gainera, zenbait urtetan hiru aldiz ere irteten dugu (bandera jaitsieran). Beraz, gu-retzat festa ez da egun batekoa izaten. Hala ere, ederrena lagunarteko afaria eta giroa dira; kanpoan bizi diren lagunak iku-si...

  • Herriko beste festaren batean parte hartzen al duzu?

    Etorri, etortzen naiz festara eta beste festez gozatzen dut, baina ez dut irteten. Koadrilako jendea-eta kaldereroak antolatzen aritzeaz gainera, atera ere egiten dira, baina ni ez. Zumaira joan nintzenean ez zen kaldererorik izaten Azpeitian eta hori geroko gauza denez, ba ez dut irteten. Baina beti etortzen naiz festetara.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak