Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2004 »  Urtarrila »  Danbor hotsean herrira »  Xanti Iriarte: "San Sebastianak herri festa handia dira eta beti hartu izan dut parte; Azpeitiko festa guztiak dira bereziak"

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

San Sebastianak

Xanti Iriarte:"San Sebastianak herri festa handia dira eta beti hartu izan dut parte; Azpeitiko festa guztiak dira bereziak"

 

Xanti Iriarte, Bilbon bizi den azpeitiarra da. Duela 28 urte joan zen hara. Eta Azpeitiko danborradan duela 25 urtetik hartzen du parte; Alkartasuna taldean irteten du danborra jotzen.

  • Nolatan irtetzen duzu danborradan?

    Guk, koadrila bezala, talderik ez geneukan, eta eskozesetatik (Alkartasunatik) irteteko gonbidapena jaso genuen.

  • Noiztik zabiltza?

    Duela 25-26 urte hasi nintzen danborradan irteten. Ni ezkondu eta Bilbora joan nintzen bizitzera duela 28 bat urte. Baina asteburu guztietan etortzen naiz Azpeitira. Azpeitiar-azpeitirra naiz eta. Herrira etortzen ez naizenean gaixo edo peto nagoen seinale dela esaten didate lagunek. Familia, koadrila, giroa, dena dut Azpei-tian, eta, beraz, danborradan ezin hutsik egin.

  • Herriko beste festetan-eta izaten al zara?

    Herriko festa guztietan hemen izaten naiz eta baita parte hartu ere. Orain gutxiago, adinean aurrera noalako, baina askotan irten izan dugu koadrilan inauterietan eta.

  • Zer dira San Sebastian festak zuretzako?

    Niretzako, herri festa handi bat dira. Ne-guan izaten da, Santo Tomasak pasatu eta berehala. Beti hartu izan dut parte eta urte batzuetan ere lanera gau-pasa eginda joan izan naiz. Niretzako, Azpeitiko festa guztiak dira bereziak.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak