Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2004 »  Urtarrila »  Danbor hotsean herrira »  Eusebio Agote: "San Sebastianak herriko festarik handienak dira niretzako"

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

San Sebastianak

Eusebio Agote: "San Sebastianak herriko festarik handienak dira niretzako"

 

Eusebio Agote Donostian bizi den azpeitirra da. Duela 38 urte hasi zen Landetako soziedadeko taldean irteten helduen danborradan. Beti zuzendari irten izan du.

Nolatan ateratzen zara danborradan?

Landetako taldea Pedro Mari Illarramendi Marttue-k zuzentzen zuen. Gero eskozesak zuzentzen hasi zen, koadrila osoak handik irteten zuen eta. Ni Marttue-ren partez hasi nintzen Lan-detako elkartekoak zuzentzen. Berak erakutsi zidan zuzentzen. Beti zuzentzen irten izan dut. Hainbeste urtean irteten dugunok hiru gelditzen gara: Marttue, Kanpaxa eta hirurok. Geure artean 110 bat urte eramango ditugu zuzentzen.

Noiztik?

Duela 38 urte hasi nintzen danborradan irteten, Landetakoak brusekin irteten hasi zirenetik.

Danborradan parte hartzen hasi zinenean Azpeitian bizi al zinen?

Ni 11 urterekin Donostiara joan nintzen ikastera. Ikas-ketak amaitu arte han pasatzen nuen astea. Asteburuetan itzultzen nintzen etxera. Danborradan irteten hasi nintzenean unibertsitatean orduantxe hasita nengoen, eta ikasketak amaitutakoan Donostiara ezkondu nintzen. Baina, hala ere, askotan etortzen naiz Azpeitira.

Entseguetara etortzeko ohiturarik ba al duzu?

Entsegu fijoetara etortzen naiz. Gainera, orduan ezagutzen ditut taldean irten-go duten kide berriak. Danborradarako pieza be-rriak ateratzen direnean zuzendariak piezak jakin egin behar izaten ditu eta orduan entsegu guztietara etorri izan naiz.

Herriko beste festetan-eta etortzen al zara?

Bai, baina ni Donostian bizi naiz eta han festak direnean hemen ere izaten dira. Bietan ibiltzen saiatzen naiz.

Zer dira San Sebastianak zuretzako?

San Inazioak-eta herriko festak dira, baina niretzako San Sebastianak gure festarik handienak dira. Urtean zehar ikusten ez dudan jende askorekin hitz egiteko aukera ematen dit.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak