Kartak
Auzarazako etxebizitzei buruz
Jon Amenabar, Jabier Iturralde eta Jesus Larrańaga
Auzarazako etxebizitzen inguruan bi sententzia egon direla jakinik, eta geuk ere bere garaian irregulartasun hauek salatu genituenez, hauxe adierazi nahi dugu:
2001eko martxoko 16an Uztarrian eta 2001eko otsailaren 8ko Diario Vasco-n adierazi genuela Leku-Eder S.A. Exebizitzen Promozio Elkartearen Azpeitiko Auzarazako 1 eta 2 blokeen eraikuntza errekurrituta zegoela Bilboko Justizia Epaitegi Gorenean, Arau Subsidiarioek ziotena hautsi zirelako.
2001eko otsailaren 27ko Diario Vasco-n Jose Maria Bastida eta Azpeitiko udaleko EAJ-PNV eta EAko zinegotziek adierazi zutela Auzarazako etxebizitzen proiektuak zehatz-mehatz betetzen zituela indarrean zeuden arau urbanistikoak, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak onartutako Arau Subsidiarioek ere halaxe babesten zituztela.
2003ko urtarrilaren 30ean Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Goreneko Bilboko Kontentzioso Administratiboko Aretoak Sententzia emana duela, Gipuzkoako Foru Aldundiaren erabaki baten aurka; erabaki horretan, Auzarazako etxebizitzak legalizatzeko helburuarekin egin ziren Arau Subsidiarioen ladaketak onartu zituen Foru Aldundiak. Beraz, epaitegiek indargabetu egin dute Udalak legalizatu nahi zuena
2003ko maiatzaren 30ean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Goreneko Bilboko Kontentzioso Administratiboko Aretoak sententzia emana duela Azpeitiko Udalaren eta Promociones Leku-Eder S.A.ren aurka. Sententzia honetan Aiu 14 Auzarazan egindako eraikuntzak, egindako urbanizazioa eta eraikuntza oinarritu den ekintza administratiboak ilegalak direla esaten du. Esaten du, baita, Azpeitiko Udalak legalitate urbanistikoa leheneragotu, zuzendu behar duela.
Bi sententzia horiek erreku-rrituta daudela Azpeitiko Udalaren eta Promociones Leku-Eder S.A.ren partetik. Gipuzkoako Foru Aldundiak ez duela berari zegokiona errekurritu.
Gure ustez, erantzunkizuna dutenak Promociones Leku-Eder S.A., Azpeitiko Udala eta, legalizazio saiakerari dagokionean, Foru Aldundia direla, eta bertako oraingo jabeak ekintza horien biktima direla, saltzaileak ondasunok auzipean egona ezkutatu zien heinean.
Gure ustez, bertako jabeek Kode Zibilak ematen dizkien eskubideak erabili beharko lituzkete, borondate oneko erosle gisa, eta dagozkien neurriak hartu Promociones Leku-Eder S.A.ren aurrean, ondasun horiek horrela saldu zizkielako, eta Azpeitiko Udalaren aurrean, bere garaian, Jose Maria Bastida alkatearen eta laguntza eman zioten zinegotzien bidez, irregulartasun urbanistiko hauek gerta zitezen kolaboratu zutelako.
|