Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 14,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2004 »  Urtarrila »  Iritzia »  Urte zaharreko mahats aleak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zer diyo?

Urte zaharreko mahats aleak

Izarraizpeko Sorginak

2003ko Bake Nobel saridunak, Shirin Ebadi iraniarrak esana: "Patriarkatua mundu guztian dago"; baita Azpeitian ere. Baina hamabi mahats ale baditugu horri aurre egiteko:

  1. Urtarrilak 19-20. Emakumearen parte-hartzea bultzatuz, emakumeak danborradara (Irun=Azpeitia=Hondarribia?).
  2. Martxoak 8, Nazioarteko Emakume Langilearen Eguna. Emakumeak kalera irten eta gure eskubideak aldarrikatu ditugu.
  3. Euskal preso politikoen aldeko baraua. Euskal Herriko presoen eskubideak etengabe urratzen direlako, salaketa guztion ardura da.
  4. Korrika, euskararen aldeko apustua irabaztear dago; euskararen erabilera sexista saihestuz, euskara eta euskaldun guztiok garaile izango gara. Zorionak Maialen!
  5. Maiatzak 1, Langileen Eguna. Soldata baxuekin lanean, kontraturik gabe, etxeko lanen pisua, haurdun gelditzeagatik kaleratuak, pobreziak emakume aurpegia du,... Nork dio emakumearen egoera hobetuz doala?
  6. Emakume Mahaia. Udaleko Gizarte Zerbitzuak bideratuta mahai bat biltzen hasi da, arlo ezberdinetako emakumeok parte hartuz... Noiz emakumearen zerbitzu berezitua Udalean?
  7. Hauteskundeak. Emakumeak, bozkak lortzeko tresna moduan erabiliak. Ilusio faltsu asko eta legealdiz legealdi aldaketa gutxi. Gainera, ilegalizazioaren bidez herritarren babes falta ikaragarria da.
  8. Ekainak 28, sexualitate aske eta seguru baten alde. Aurreiritzirik gabeko informazioak as-katasunerako bidean jartzen gaitu! Denok jokora, garaipena gurea da!
  9. Herriko jaiak, jai parekideen aldeko proposamena. Emakumeei espazioak eskaini, partehartzea bermatu eta emakumeen aurkako erasoen aurrean salaketa eta erantzun bateratua bideratzea xede. Nork ez luke onartuko?
  10. Azaroak 25, Azpeitian emakumeak tratu txarrak jasateko arriskuan. 26 emakumek gizarte zerbitzuetan laguntza eskatu dute, eta lauk salatu dute. Emakumeon aurkako indarkeriari aurre hartzea denon ardura da!
  11. Emakumeen topaketak, Eibarren: ikasi, ideiak elkartrukatu eta proposamenak sortu; xedea, gure borroka indartuz, gaur egungoa eta geroa eraikitzea!
  12. Gabonetan jostailu ugari! Jostailurik onena, irudimena; utzi ume bakoitzari bere pertsonalitatea garatzen, balore mugatzailerik gabe; "bere burua marraz dezala, nahi bezala!".

Heldu tentuz mahats ale bakoitzari, hurrengo urterako gozagarri! Garaipena daukagu zain!

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak