|
|
|
Zer diyo?
Urte zaharreko mahats aleak
Izarraizpeko Sorginak
2003ko Bake Nobel saridunak, Shirin Ebadi iraniarrak esana: "Patriarkatua mundu guztian dago"; baita Azpeitian ere. Baina hamabi mahats ale baditugu horri aurre egiteko:
- Urtarrilak 19-20. Emakumearen parte-hartzea bultzatuz, emakumeak danborradara (Irun=Azpeitia=Hondarribia?).
- Martxoak 8, Nazioarteko Emakume Langilearen Eguna. Emakumeak kalera irten eta gure eskubideak aldarrikatu ditugu.
- Euskal preso politikoen aldeko baraua. Euskal Herriko presoen eskubideak etengabe urratzen direlako, salaketa guztion ardura da.
- Korrika, euskararen aldeko apustua irabaztear dago; euskararen erabilera sexista saihestuz, euskara eta euskaldun guztiok garaile izango gara. Zorionak Maialen!
- Maiatzak 1, Langileen Eguna. Soldata baxuekin lanean, kontraturik gabe, etxeko lanen pisua, haurdun gelditzeagatik kaleratuak, pobreziak emakume aurpegia du,... Nork dio emakumearen egoera hobetuz doala?
- Emakume Mahaia. Udaleko Gizarte Zerbitzuak bideratuta mahai bat biltzen hasi da, arlo ezberdinetako emakumeok parte hartuz... Noiz emakumearen zerbitzu berezitua Udalean?
- Hauteskundeak. Emakumeak, bozkak lortzeko tresna moduan erabiliak. Ilusio faltsu asko eta legealdiz legealdi aldaketa gutxi. Gainera, ilegalizazioaren bidez herritarren babes falta ikaragarria da.
- Ekainak 28, sexualitate aske eta seguru baten alde. Aurreiritzirik gabeko informazioak as-katasunerako bidean jartzen gaitu! Denok jokora, garaipena gurea da!
- Herriko jaiak, jai parekideen aldeko proposamena. Emakumeei espazioak eskaini, partehartzea bermatu eta emakumeen aurkako erasoen aurrean salaketa eta erantzun bateratua bideratzea xede. Nork ez luke onartuko?
- Azaroak 25, Azpeitian emakumeak tratu txarrak jasateko arriskuan. 26 emakumek gizarte zerbitzuetan laguntza eskatu dute, eta lauk salatu dute. Emakumeon aurkako indarkeriari aurre hartzea denon ardura da!
- Emakumeen topaketak, Eibarren: ikasi, ideiak elkartrukatu eta proposamenak sortu; xedea, gure borroka indartuz, gaur egungoa eta geroa eraikitzea!
- Gabonetan jostailu ugari! Jostailurik onena, irudimena; utzi ume bakoitzari bere pertsonalitatea garatzen, balore mugatzailerik gabe; "bere burua marraz dezala, nahi bezala!".
Heldu tentuz mahats ale bakoitzari, hurrengo urterako gozagarri! Garaipena daukagu zain!
|