Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 5,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2004 »  Urtarrila »  Iritzia »  Kalendario berria

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Azketako ude

Kalendario berria

Kepa Susperregi

Urte berriari hasiera ematekotan gara. Ka-lendario zaharra baztertzekotan. Igaro-tako, bizi izandako azken 12 hilabeteen oroimenez kargaturik ikus genezake: gogoan izango ditugu ezagutu izan ditugun egun argitsuak; estimatzen ditugun pertsonekin izandako harremanak; gure bihotza, espiritua aberastu edota baketu duten hainbat elkarrizketa; edota familiakoekin, lagunekin izandako festa-topaketak....

Hori guztia iragana da dagoeneko. Gure historiaren parte bat. Gure bizitzaren liburuan idatzia dago. Ezin dugu ezabatu 2003. urteko atala, kapitulua.

Eguna joan, eguna etorri, amaieraraino iritsi zaigu urte bat gehiago. Agian, ia konturatu gabe. Denboraren joan-etorria, izan ere, jakineko uneetan, ezagutzen ditugun gertakizun inportanteetan hartzen baitugu gogoan: gure inguruan norbait jaio edota hiltzen denean; lanean hasterakoan edota jubilatzerakoan; seme-alabaren bat eskolan hastean, edota unibertsitateari ekitean....

Denboraren joan-etorriaren berri izaten du-gu, baita ere, urte zaharra agurtu eta berriari ekitean. Urte sasoi honetan bizitza aurrera doakigula gogoan hartzen dugu. Bizitza azkar doakigula ere konturatzen gara. Horrelaxe entzun ohi dugu askotan gure inguruan... Denbora, bizitza bera da izan ere, gure altxorrik preziatuenetakoa.

Urte zaharraren azken orritxoa gorde eta, kalendario berri bat estreinatuko dugu. Berria dugun urtearen oroigarri. Eskaintzen zaigun bizitzaren oparia oroitzen diguna.

Zuhurtasunez erabili dezagula. Eta urte berriko elizkizunetan entzuten duguna —"Ager dezaizula Jaunak bere aurpegia, eta eman bere bakea"— egia bihurtu dadila guztiontzat.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak