Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 7,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2004 »  Urtarrila »  Azpeitiko Udala eta nazio eraikuntza »  Udalbiltza, bi aurepgi »  Miren Odriozolaren elkarrizketa osoa

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Aurrera Ekarrita

Miren Odriozolaren elkarrizketa osoa

Nerea Uranga

Miren Odriozola

UZTARRIA: Udalbiltzako batzorde eragileko kide izan zara, gaur egun legez kanpo dago Udalbiltza.

MIREN ODRIOZOLA: Azken hauteskundetan herriak aukeratu zituen zinegotzi guztiek batzar bat egin zuten eta Hautetsien Biltzarra egin zen eta horrek lanean jarraitzen du. Baina esan, Udalbiltza legez kanpo utzi zutela, 2003ko apirilean, eta oraindik hamar lagun oraindik Udalbiltzako batzordekide batzuk eta langileok oraindik kartzelan daude, lehendakaria barne. Hiru langile atera zituzten baldintzapeko askatasunean eta beste guztiak oraindik kartzelan jarraitzen dutela.

UZTARRIA: Udalbiltzan batzorde eragileko kide izan zinen.

MIREN ODRIOZOLA: Batzorde Eragile barruan Nazioarteko batzordearen ardura nuen, orduan harreman asko izan dugu kanpoan, nazioarte mailan. Europa mailan beste estaturik gabeko nazioetako, herrietako jendearekin, lehendakariak bai Nazio Batuetan-eta beste gobernuetako kideekin eta pixkat Euskal Herriko prozesuaren berri emateko. Europatik kanpo ere bagenituen harremanak, batik bat iazko abenduan konferentzia egin genuen Donostian, munduko konferentzia, bost kontinenteetako estaturik gabeko herrietako jendea bildu ginen. Autodeterminazio ardatz hartuta egin genuen konferentzia. Orduan harremanak izan genituen Afrikako berebereekin, Hegoafrikakoekin, Europako estaturik gabeko herri guztiak, Hawaikoekin, Ameriketako herri indijenetako kideekin, Txile, Ekuador, Mejiko… Euskal diasporako jendearekin ere harremanak izan ditugu, Amerikako Euskal Astean eta Arjentinako euskaldunak egiten duten Euskal Astean izan ginen eta nahiko harreman zabalak izan ditugu haiekin ere.

UZTARRIA: Udalbiltza udal hautetsiek osatutako erakunde bat da, orduan herriek osatutako erakunde bat dela esango genuke…

MIREN ODRIOZOLA: Udalbiltza sortu zenen Euskalduna jauregian ia bi mila hautetsi bildu ginen. Orduan Euskal Herriko guztiko hautetsiak izan ziren gonbidatuak. Baina joan ziren hautetsiak abertzaleak eta independienteak izan ziren, PP eta PSEOkoek ez zutelako onartzen. Hor bost helburu jarri ziren:

a- Euskal Herria nazio bat dela aldarrikatzea.

b- Euskal Herriaren egitura politikoa eraikitzeari laguntza ematea, lurraldetasunaren lekuko izanik eta zazpi euskal herrialdeetako udal ordezkariak esparru erkidean hartzeko asmoz. Euskal Herriaren nazio eraikuntza bultzatzea, prozesu dinamiko eta demokratiko gisa ulerturik eta euskal herritar guztien erabakimen eta partehartze askean oinarriturik.

c- Instituzio iraunkorra izateko asmoarekin jaio da; borondatea pilatu eta batzeko sortua da. Izan ere instituzioa nazio esparrukoa denez, Euskal Herriko antolakuntza instituzional zein politikoa egituratzen sortu beharreko azterketa eta eztabaidak bultzatuko ditu dinamika politikoarekin bat eginez. Egituratze honen zehaztasunak prozesu demokratiko baten menpean adostu beharko dira, non euskaldunen partehartzea funtsezkoa litzateke eta herrialde historiko guztien eraentza errespetatuko lirateke.

d- Herrialde guztietako udalerrien arteko harremanak eraikitzen laguntzea. Instituzioa zabalik dago Euskal Herriko erkidego naturalean bere iharduera garatzen duen hautetsi guztientzat politika, kultur soziologi eta ekonomi erkidego gisa definitzen gaituzten lan eta lankidetza esparru guztien inguruko ekintza bateratua ahalbideratuz. Esparruok ondokoak dira, besteak beste: hizkuntza, kultura, kirola, ingurugiroa, lurraldearen antolaketa, ekonomi garapena, ongizatea… Lehendabizi, Euskal Herriari buruzko diagnostiko oinarrizkoa egingo litzateke: geroago, nazio eraikuntzaren arazo eta erronka erkideei modu bateratu eta homogeneoan egingo litzateke aurre, eta proposamen zehatzak beste esparru instituzional batzuei, gizarte mugimenduei, erakundeei… bideratuko litzaieke.

e- Nazioartean, Euskal Herria nazio berezkoa eta desberdindua dela adieraztea, baita Euskal Herriak nazio gisa ihardun nahi duela Europako geroko egituraketan eta instituzioetan ere.

Guk egin dugun lana Udalbiltza legez kanpo utzi diguten arte pixkat izan da bost helburu hauek lortzeko oinarri hartuta egin dugu. Bultzatu genuen EHNA egitea, libreki, nahi zuten euskaldunak Euskal Herria nazio bat dela aitortzea eta beren identitatea egitea. Bestetik, Euskal Herria eraikitze mailan autodeterminazio oinarri hartuta konferentzia egin genuen. Gero baita ere, anaikidetzak Euskal Herri osoko sare bat lortzeko udal desberdinekin; Euskal Herriaren Eskubideen Kartaren proposamen bat egin genuen —eragile askok parte hartuta egin zen—; Auzolana, Xiberuko herriari laguntzeko diru bilketa kanpaina bat egin genuen —gaur egun diru hori dena Garzonen aginduz blokeatuta dago—. Bestela orokorrean beste maila batzutan ere lan asko egin da: euskaran, hezkuntzan (euskal kurrikuluma)… beti eragile desberdinekin lan eginez egin dugu lan. Laguntzak ere eman dira. Eta egin dugun beste lan bat izan da, Euskal Herri osoko daturik ez zegoen, datuak banatuta zeuden eta Euskal Herriko datuen talaiatik liburu mardula ere osatu da. Euskal Herriko datu osoak jasotzen dituen liburu bakarra da. Lau atal ditu liburuak. Soziologo talde batek egin du eta oraindik ere talde hori lanean ari da, gehiago osatu eta borobiltzeko eta webgune bat irekitzeko asmoa dago datu horiek guztiekin.

UZTARRIA: Behetik gorako erakunde bat da Udalbiltza.

MIREN ODRIOZOLA: Orain Hautetsien Biltzarra ari da herrietako hautetsiekin harreman handiarekin, herri bakoitzean pixka bat berak aurrera eman nahi dituen lanak txertatzen. Lehen gertatu zen dena estruktura behar zela-eta herrietan ez ginen lan egitera iritsi, orain ari da herrietatik bultzatzen. Lehen ekimen bezala Bai Euskal Herriarik bultzatu duen kanpian EHNAri buruz, herrietako hautetsiak lagundu edo ahalbidetu dute hori herrietan aurrera eramaten. Durangoko azokan ere materialarekin egon ginen eta beste asmo bat da, udal ezberdinen arteko elkarkidetzak edo anaikidetzak bultzatzea. Gero, Udalbiltza ilegalizatu baino lehen bultzatzen hasi zen beste ekimen garrantzitsu bat eta gaur egun aurrera doana eztabaida naziolana edo foro nazionala da. Batik bat oraintxe bukatzen ari gara Euskal Herriari buruzko diagnostikoa, baina egiten ari gara beste indarrekin batera: norbanakoek parte hartzen dute, baina norbanako horien artean Euskal Herriko zenbait partidu abertzale eta ezkerreko, bai kultur eragile, hizkuntzakoak, ikastolako jendea, sindikatuak,… Nahiko esparru zabala dago, nahiz eta den denak ez dauden. Orainarte egin dugun lana izan da Euskal Herriko diagnostiko bat egitea eta hor adostea denon artean diagnostiko hori egin zen batzar bat ekarpenak eta eztabaida egiteko, osoko bilkura egin eta bigarren fase bat urtarrilean hasi da. Bigarren faseak bi ardatz zango ditu:

a- Euskal Herrian bizi dugun gatazka gainditzeko gutxieneko batzuk adostea denon artean.

b- Nazio eraikuntzarako plangintza bat adostea.

Asmoa da, apirilean edo Aberri Egunerako bukatzea eta txosten bat egingo da. Hor fase horretan zein akordiotara iristen garen aurrera begira beste pausoak emateko asmoa da. Hau ere Udalbiltzak bultzatu zuen ideia bat izan da eta geroztik Udalbiltza ilegalizatu ondoren Euskal Herriko beste indar batzuekin batera eraman da aurrera, badago talde sustatzaile bat aukeratua eta hor nahi izan da gaur Euskal Herria aintzat hartzen dute ideologi, pentsakera edo ikuspegi desberdinetako ahal den jende gehiena egotea.

UZTARRIA: Azpeitiak herri bezala zer aportatuko beharko luke Udalbiltzan.

MIREN ODRIOZOLA: Azpeitiak baldintza oso onak dauzka. Orain Udalbiltza zatituta dago eta guk uste dugu Udalbiltzak partiduen gainetik egon behar duela eta Udalbiltza bat dela. Gertatzen dena da politika orokorrean gertatzen dena. Azpeitian baldintza daude Udalbiltzan lan egiteko eta aportazio eraginkorrak egiteko. Azpeitia da Euskal Herrian, beharbada, euskaraz gehien hitz egiten den herri bat. Nazio eraikuntzan bai euskara mailan, kultura mailan… arlo guztietan badaude baldintzak lan egiteko, Udalbiltzaren helburuetako bat azio eraikuntza baita. Hor lan asko egin daitekeela uste dut nahi izanez gero. Posible da beste herriekin anaikidetzan lan egiteko, iparraldeko Hasparnerekin badaukagu aspalditik anaikidetza eginda, gaur egun Hasparnen dauden udal hautetsiak oso frantsesak dira eta orduan zaila da hori pixkat mantentzea zaila izan, nahiz eta Hasparneko herritarrekin harremana eta ikastolaren bidez eta jarraitu, baina ez gehiegi. Dena dela, diru aldetik Azpeitiko Udalak jarraitzen du Udalbiltzari urtero diru bat ematen. Nire iritziz, gure aldetik ez dago arazorik denok elkartuta lan egiteko, gertatzen da beste batzuk arazoak dituztela gurekin lan egiteko eta ordaun gertatzen dena gertatzen da.

UZTARRIA: Euskal Herria izenak berak dio, euskal herriek osatzen duten herria.

MIREN ODRIOZOLA.: Udalbiltza da Euskal Herria zatituta egonik hirutan ez du eduki erakunde bat denak biltzen dituena. Euskal Herri osoko erakunde bat izatea zuen helburua. Euskal Herrian aspaldidanik herriek eta udalek garrantzi handia izan dute. Udalak dira herritarrengandik gertuena dauden erakundeak eta bestetik, historian zehar udalek eduki duten garrantzia hartu dituzten erabakietan, hor dago, Euskal Herrian gerra aurretik egin zen estatutua, Lizarrako batzarrak, Lizarra-Garaziko akordioa ere alkateak eta hor egon ziren. Tradizioz udalek garrantzi dute Euskal Herrian. Jendearen eta herritarren gertuen dauden instituzioka dira udalak.

UZTARRIA: Potentzialitate handia al du Azpeitiak, Euskal Herrian hainbat arlotan eredu izateko?

MIREN ODRIOZOLA: Nik uste dut baietz. Eta Azpeitian egia da badago mugimendu dezente euskara aldetik… Potentzialitatea bakarrik ez, nik uste dut lana egiten ere ari dela. Gertatzen dena da askotan, Azpeitian horrenbeste talde daude bakoitza bere aldetik ibiltzen garela eta lortu behar dena da, pixka bat hori dena lotzea eta indarrak biltzea.

UZTARRIA.:Lehen Azpeitiak nazio eraikuntzan zer esanik izan du, 1931n Lizarran, 1976an Bergaran… Aurrera begira Azpeitiak zer esateko badu?

MIREN ODRIOZOLA: Aurrera begira esateko asko dauka. Nik Azpeitiko Udalari eskatuko nioke udalean kudeaketa lana egin behar da, baina Euskal Herriko eraikuntza ere egin behar da. Udalak ez dira bakarrik kudeaketa egiteko eta askotan hori egiten da. Nik uste dut, kudeaketa on bat egiteaz gain Euskal Herriaren eraikuntzan udalak lan asko egin behar dutela. Hor gauzak nola planteatzen diren izaten da eta une honetan gainera behin baino gehiago dago horren beharra, Madriletik eta Frantziatik dauzkagun erasoei aurre egin behar baitiegu.

UZTARRIA: Orain EAJ-Eak osatzen duten Udalbiltzako lehendakaria Azpeitiko alkatea da. Zerbait esango zenioke?

MIREN ODRIOZOLA: Nik esango nioke Udalbiltza bat dela. Haiek azken hauteskundeetan ilegalizatutako plataformak ez dituzte onartzen eta hori arazo bat da. Nik uste dut Udalbiltza ez dagoela Madrileko legeen barne, Udalbiltza sortu zen Madrileko legeen gainetik. Orduan, beraiek herritarrak lejitimatu dituzten hautetsi guztiak onartu behar dituztela.

UZTARRIA: Hemendik aurrera Udalbiltzatik zer egin beharko da?

MIREN ODRIOZOLA: Zailtasun handiak dauzkagu orain, alde batetik ilegalizatuta dago Udalbiltza. Bestetik, ez gaude rekonozituak hautetsi asko EAJ eta EAren aldetik. Udaletatik ez daukagu dirurik; ez daukagu ezer. Baina nik uste dut zailtasunak zailtasun hautetsiak lanean ari direla. Nik espero dut Euskal Herriko hautetsien egoera hau aldatzea eta berriro ere espero dut, denbora asko baino lehen, elkartze bat izatea abertzaleen aldetik eta Udalbiltzaren egoera ere aldatuko dela. Nahiz eta Udalbiltza denen gainetik egon behar duen, nahiz eta gero praktikan hori ez gertatu. Guk gure aldetik askotan idatzi diegu beraiei bilera egiteko, azkena Loren Arkotxak idatzi zien kartzelatik karta bat eta nik dakidala erantzunik ez du izan.

UZTARRIA: Gaur egunekoa eta Udalbiltzaren sorrerako egoera ez dira berdinak.

MIREN ODRIOZOLA: Ez dira berdinak, hori egia da. Baina nik uste dut Udalbiltza egoera eta unean uneko egoeraren gainetik dagoela eta aurrera jarraitu beharko lukeela.

UZTARRIA: Ordezkaritza bat falta al da Udalbiltzan?

MIREN ODRIOZOLA: Ordezkaritza badago. Hori Julian Eizmendiri galdetu beharko zenioke. Bera da lehendakaria, beste lehendakaria kartzelan dago. Ea zer asmo dituen. Ordezkaritza-ordezkaritza badago. Baina egoera honetan zailtasunak daude lan egiteko.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak