Antton Martinez - Inprimatzailie
"Aurreneko kalendayue 1987yen atera genian"
Kepa Urbieta
Martinez inprenta ezagune da Azpeitiyen, baite bertako ja-bie Antton Martinez ere. Urte berrireko kalendayue prestatzen ari da.
- Martinez inprentiek 150 urte beteko dizkik. Zaile izengo dek hainbeste urte kalendayo batien sartzie, ez?
Bai. Zeoze bereziye nahi diagu egin bai-no daukegun gauze bakarra gure zaharrak-eta ibiltze ziaben makina bat dek. Baino Azpeitiyekin zerikusiye dauken zeozekin lotu nahi diagu.
- Lan asko ematen al du kalendayue ateratziek?
Aurrenekue 1987yen ate-ra genian. Danetik atera diagu pixket: festak, mendiyek... eta jendiei gustatu. Orain jendiek eskatu egiten ziguk eta zer atera ezin asmatute ibiltzen gaituk. Hala’re urtero ertetzen dik zeozek.
- Aurtego kalendayuen borobildu deken egun bat.
Ez zekiat, ez zitek ezer berezirik okurritzen.
- Zein da hilabeterik one-na kantuen jarduteko?
Gure zaharra-eta lehen egunero jarduten hituan inprenta zaharra zagonien. Orain uztaile-edo esango nikik, orduntxe hartzen dizkiagu-eta oporrak.
- Orain Erreka Peñako lehendakariye haiz. Nolatan?
Iloba diat Joseba Albizu. Gora irten zian eta jende gaztie bera ikustera juten huan. Behin Aitzakik-eta esan ziteabean ea zeatik ez geniyon peña bat ateratzen, eta holaxe irten zian. Dendatan-eta jarri genizkian kamixetak saltzen eta erosliek bazkide bezela izeten hituan. Holaxe. 110 bat bazkide gatxaudek.
- Hainbeste saltsatan sartute habil eta egutegi bat prestatu beharko dek, ez?
Nahiko lan badiat aurtengo kalendayue ateratzen. Buru-belarri natxabilek hortan. Jendiei erakargarriye zaiyon zeoze bilatu beher diat eta argazkiyek bilatzie zihero zaile dek. Ez zegok jakiterik zeinek edukiko dun beher deken argazki hori. Ikutu berezi bat beher dik beti argazkiyek.
Ez zegok argazkirik. Ma-kina bat idea eduki dixkiat baino ezin bilatu ezer. Lehen errota mordue ze-goan Azpeitiyen, tallistek ere mordue hituan eta ez zegok hoiyekin lotutako argazkirik eta ez ezer.
- Zenbat kalendayo ateratzen dituk?
Hasieran 300 bat ateratzen genizkian, baino urtiekin jendiek eskatu egiten dik, eta azkenekuen 900 bat atera genitxian.
- 2004ko kalendayuei begire, ze eskatuko hukek?
Gauze asko, Azpeitiye pixket txukuntzie adibidez, txerrikei bat eginda zeok eta.
|