Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 7,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  abendua »  Erakunde eraginkorra herrirako »  ‘Berria’-rako 59.000 euroak lortu dira

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Kultura, euskara eta komunikazioa

‘Berria’-rako 59.000 euroak lortu dira

Ion Aranburu

‘Egunkaria’ itxi eta euskarazko egunkaririk gabe gelditu ginen. ‘Berria’-rako 59.000 euro lortu behar ziren Azpeitian, eta erronka gainditu da denon artean

Erronka handiak ditu orain Uztarriak, batzarrean erabaki zituenak, baina ez zuen erronka txikia Berria-ren aldeko Azpeitiko Batzordeak, euskarazko egunkariaren alde herrian 59.000 euro lortu behar zirela jakin zenean. "Akzioekin hasi ginenean, helburura sekula iritsiko ez ginela uste genuen, baina hor daude euro horiek".

Akzio kanpaina hasi zenetik ez dira gelditu ere egin batzordekoak. "Denda, taberna eta enpresa txiki guztietan ibili gara akzioak saltzen. Oso harrera ona jaso dugu. Gainera, akzioak erosi ez dituzten askok, dirua eman digute".

Akzioak saltzeaz gainera, beste ekintzak ere egin ditu batzordeak. Egunkaria Eguna antolatu zuten ekainaren 7an eta herriko festetan otarrak zozketatzen ibili dira. "Herriko festa guztietan urdaiazpikoa eta otarra zozketatu ditugu sosak ateratzeko asmotan". Gustura daude, "orain arteko 59.050 euroak herritarrei esker lortu direlako". Akzioek salgai jarraitzen dute. Erosi nahi dituenarentzat telefono zenbakia: 943 15 03 58.

UDALAK ERANTZUNIK EZ. Udalak oraindik ez du Berria-ko akziorik erosi. Batzordekoak martxoan joan ziren udaletxera akzioekin, eta orduan udalekoek esan zieten 2004ko aurrekontuetan aurreikusiko zutela kopururik. Baina 2004ko aurrekontuak egiten hasi dira eta oraindik ez dute erantzun. Batzordekoak udalarekin berriro jarri dira harremanetan; aldizkari hau ateratzerako hitzordua zehaztu gabe zuten udalarekin.

Iritzi hura

Azpeitian "dirua [59.000 euro] lortzen ez bada, porrota", zioen Uztarria Kultur Koordinadorak ekaineko aldizkariko iritzi artikuluan. Azpeitiarrak Egunkaria-ren itxieraren kontra asko mugitu zirela nabarmendu zuen Uztarriak, baina "Egunkaria-ren alde egotetik Egunkaria-ren alde egitera pasatu behar2 zela. "Eta pozik egoteko moduan gaude azpeitiarrok —dio orain Uztarriak—, 59.000 euro lortzeko erronkari aurre egin eta norbanakoen, taldeen, enpresen eta komertzioen artean dirua lortu dugulako. Ea udalak ere diruz laguntzen duen euskarazko egunkaria".

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak