Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko azaruek 22,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  abendua »  Erakunde eraginkorra herrirako »  Euskalgintza eta kulturgintzaren sei urteko ibilbidea

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Euskalgintza eta kulturgintzaren sei urteko ibilbidea

Lehen bilera orain sei urte egin zen. 1998an Uztarria Kultur Koordinadora sortu zen. 2001ean Baite Euskara Elkartea. Asko egin da ordutik (beste taldeek aurretik eta bitartean egin duten bezala)

Uztarria sortu aurreko bileretako bat 
Altuna eta Lizaso, Baiteko ohorezko bazkide. 
Literatuzta-ren aurkezpena, Enparan atzean. 
Baitek antolatutako Ińigo Aranbarriren hitzaldia. 
Euskaraz jolas ikastaroa antolatu zuen 
Uztarriaren aurkezpen jaian, Kitarrista Taldea  
Korrika-n parte hartzen 
Bai Euskarari Ziurtagiria ekitaldian 
  • Lehen bilera. Euskalgintzak eta kulturgintzak Uztarria sortu aurreko lehen bilera 1997ko urriaren 18an egin zuen, Sanjuandegin parrokiak dituen lokaletan. 25 bat lagun elkartu ziren, eta harrezkero beste bilera batzuk egin ziren. Kultur Koordinadora sortu behar zela erabaki zen.
  • Koordinadoraren sorrera. Uzta-rria Kultur Koordinadora 1998ko martxoaren 3an sortu zen. Prentsaurrekoa eman zen. Honakoak izan ziren Uztarria sortu zuten talde eta norbanakoak: Azpeitiko Argazki Elkartea, Urrestillako Rock Taldeak, Zubi Zarreko Rock Taldeak, Azpeitian Gazteok Zer?!, Hegoaz Blai, Orkatz Kultur Elkartea, Azpeitiko Euskal Herrian Euskaraz, Azpeitiko AEK, Antxieta Antzerki Taldea, Azpeitiko Gazte Asanblada, Kitarrista Taldea, Bertso Eskola, Azkoitiko Mataderoko azpeitiarrak, Laxaro Azkune, Jose Luis Otamendi, Xebaxtian Lizaso eta Xabier Alday.
    • Jaialdia. Jendaurreko aurkezpena, be-rriz, 1998ko apirilaren 4an egin zen, Azoka plazan, herriko taldeen artean egindako jaialdi handian.
  • Baiteren sorrera. Baite Azpeitiko Euskara Elkartea 2001eko otsailaren 10ean sortu zen; Azpeitiko euskalgintza osoak sortu ere. Kideak: Urola BHI, Kar-melo Etxegarai Ikastola, Ikasberri Azpeiti-ko Ikastola, Betharram, Iraurgi Ikastetxea, Jesusen Alabak, Milagrosa, AEK, Euskal Herrian Euskaraz, Udal Euskaltegiko langileak, Uztarria Kultur Koordinadora eta Erniarraitz Bertsozale Elkartea.
  • Herri aldizkaria. Uztarria herri aldizkaria 1999ko azaroaren 5ean sortu zen, eta 46 zenbaki argitaratu dira. Hilabetekaria da. berritu. 2002ko urtarrilean Uztarria herri aldizkaria diseinuz eta edukiz berritu zen.
    • Inkesta. Herri aldizkaria sortu aurretik, herrian inkesta egin zen: nolako aldizkaria sortzeko... 400 erantzun jaso ziren. Kultur agenda. Horretaz gain, 1998ko martxotik 1999ko martxoa bitartean, lau orrialdeko kultur agenda atera zuen Uztarriak, hilero. Atxikimenduak. 1999ko apirilean “herri aldizkari zabal" baten aldeko prentsaurrekoa egin zen, eta dozenaka atxikimendu bildu: taldeak, ikastetxeak, norbanakoak...
  • Zenbaki berezia. 2003ko maiatzaren 26an Uztarriaren zenbaki berezia argitaratu zen udal hauteskundeen emaitzez.
  • Euskara aldizkaria. Baite aldizkariaren 19 zenbaki argitaratu dira. Aurrena, 2001eko azaroan. 2002ko maiatzetik, hilero.
  • Webgunea. www.uztarria.com sortu zen 2002ko urtarrilaren 1ean. berritu. 2003ko azaroaren 29tik berrituta.
  • Biografia liburuak. Lau azpeitiarren liburuxka biografikoak argitaratu ditu Uztarriak.
    • Takolo. Joxe Takolo biografia 2001eko maiatzean argitaratu zen eta Enekoitz Esnaola kazetariak idatzi zuen.
    • Otaegi. Angel Otaegi liburua 2001eko irailean argitaratu zen eta Iban Arregi kazetariak idatzi zuen.
    • Elias. Imanol Elias 2002ko irailean argitaratu zen eta Mailo Oiarzabal kazetariak idatzi zuen.
    • Altuna. Patxi Altuna biografia liburua 2003ko otsailean argitaratu zen eta Josu-ne Etxeberria euskal filologoa eta irakasleak idatzi zuen.
  • Literatuzta. Literatuzta sortu zen 2003ko uztailaren 18an, eta 19 lagunek parte hartu zuten literatur gehigarrian.
  • Hitzarmena. Uztarriaren eta Azpeitiko Udalaren artean, bi urterako (2000-2001) hitzarmena sinatu zen herri aldizkariari buruz.
    • Proposamenak. Uztarriak hitzarmen proposamena egin zion Azpeitiko Udalari, 2002an eta 2003an, komunikazio planari buruz (aldizkaria, webgunea eta biografiak).
  • Kultur etxea. Uztarriaren proposamen landua kultur etxea sortzeari eta nolakotasunari buruz (1999ko martxoan). Lokalen inguruko txostena ere egin zuen Uztarria Kultur Koordinadorak.
  • Kontzertuak. Uztarriak eta Baitek hiru kontzertu antolatu dituzte.
    • Benito Lertxundi. Kiroldegian.
    • Ruper Ordorika. Zelaitxon.
    • Kepa Junkera. Izarraitz pilotalekuan.
  • Kulturaldiak. Uztarriak bi Kulturaldi antolatu ditu (2002an eta 2003an): musika, antzerkia, poesia, artisautza...
  • Hitzaldiak. Baiteren 13 hitzaldi: Euskaldunak kirolean gaia, Euskararen plan estrategikoak, adibidez gaia, Juan Carlos Etxegoien Xamar, Kike Amonarriz eta Antton Olariaga, Koldo Zuazo, Ińigo Aranbarri, Pako Aristi, Paula Kasares, Martxelo Otamendi, Egunkaria-ko langile azpeitiarrak, Koldo Izagirre, Asisko Urmeneta, eta Xabier Isasi.
    • Herri aldizkariak. Uztarriak herri aldizkariei buruz ere hitzaldia antolatu zuen.
  • Egunkaria-ren aldeko batzordea. Egunkaria-ren aldeko Azpeitiko Batzordea sortu (Uztarria eta Baite partaide dira) eta ekimenak antolatu dira: elastikoak, errifak, autobusak manifestazioetara... Berria-ren alde herrian 59.000 euro biltzea zen helburua, eta lortu dira.
  • Kontseilua. Kontseiluak Azpeitia au-keratu zuen euskararen normalizaziorako herriko plan estrategikoa abian jartzeko (2000ko azaroa).
  • EBPN. Azpeitiko Euskara Biziberritzeko Plan Nagusian parte hartzeari buruzko bi proposamen egin dituzte Baite-Uztarriak: 2001eko azaroan eta 2003ko azaroan.
  • Bai euskarari ziurtagiria. Bai Euskarari Ziurtagiria herrian martxan du Baitek, 25 eragilerekin. Beste 11, 2000tik daude.
  • Abizenak euskaraz. Abizenak euskal grafiaz jartzeko kanpaina jarri zen martxan.
  • Futbola euskaraz. Soziedadeetan eta tabernatan futbol partidak telebista kate digitaletan euskaraz jartzeko kanpaina egin zen.
  • Etorkinei hiztegia. Etorkinei zuzenduriko oinarrizko hiztegia argitaratu da.
  • Korrika. Uztarriaren eta Baiteren Korrikako lekukoak eta parte-hartzeak.
  • Gazteria. Baitek gazteriako ekimenak egin ditu: txotxongilo emanaldia, hiru ikastetxeetan gazte hizkerari buruzko hitzaldiak Kike Amonarrizek, Euskaraz Jolas ikastaroa begirale, hezitzaile eta gurasoentzat.
  • Haur hizkera. Baiteren lana haur hizkerari buruz.
  • Bazkideak. Uztarriak 689 bazkide ditu eta Baitek 285. Urtero egin dira Uztarriaren eta Baiteren bazkideen batzarrak.
  • Ohorezko bazkideak. Baiteren ohorezko bazkide izendatzeak eta ekitaldiak egin dira: Patxi Altuna, Joxe Lizaso, Pilar Aizpitarte eta Enrique Zurutuza.
  • Diru laguntzak.
    • Publikoak. Uztarriak eta Baitek Azpeitiko Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzak jasotzen dituzte.
    • Pribatuak. Uztarriak eta Baitek Azpeitiko enpresen laguntzak ere badituzte. Iragarki asko ere bai, merkatu berria sortuz.
  • Egoitza. Uztarriak 2000ko martxoan lortu zuen lehen lokala (udalak utzita), 2003ko maiatzean bigarrena. Egoitza erreferentzia gune bihurtu da herrian.
  • Txosnak. Herriko jaietan Uztarriak txosna jarri izan du. San Inazioetan 1998tik, eta Santo Tomasetan bi aldiz.
  • Zozketak. Baiteren eta Uztarriaren zozketak egin dira bazkideen artean. Eta Baitek errifak ere saldu ditu.
  • Pourrak. Uztarriak Frantziako Tourreko Pourrak antolatu ditu, 2001etik.
  • Elastikoak. Uztarriak elastikoak atera ditu, bi aldiz.
  • Mintegietan... Uztarriak ikastetxeetan eta mintegietan hitzaldiak eman ditu koordinadoraz, euskaraz, herri aldizkariaz eta webguneaz.
  • Laguntza euskal herrian. Euskal Herriko euskara elkarte batzuei aholkuak eta laguntza eman izan dizkie Uztarriak, haiek aldizkaria eta web orrialdea sortzeko.
  • Beste komunikabideetan. Eusko Ikaskuntzaren aldizkari digitalean Uztarria-ren artikulua atera zen herri hedabideez, hark eskatuta.
  • Ereserkia. Baiterena egin zen.
  • Prentsaurrekoak. Ekimen garrantzitsuenak publikoki azaldu izan dira.
  • Hazparnen. Uztarriaren eta Baiteren presentzia Hazparneko Ikastola berriaren inaugurazio egunean.
  • Efemerideak. 2003ko abenduaren 6an Azpeitiko efemerideen liburua aurkeztuko du Uztarriak, Imanol Eliasekin elkarlanean. 360 orrialde, 244 argazki.
  • Mendi gida. Aste batzuk barru, Lagun Onak Mendi Bazkunarekin eta Juan Joxe Agirre argazkilariarekin elkarlanean mendi gira aterako da.
  • Hitza. Urola-Kostan hasieran Egunero eta gero Hitza euskarazko egunkaria sortzeko pausoak eman dira 2002ko udaberritik. 2004 hasiera aldera Urola-Kostako Hitza sortuko da; Uztarria da sortzaileetakoa.
  • Bat egitea. Uztarria eta Baite bat egiteko prozesua zabaldu zen aurtengo irailean, eta azaroaren 29an egin da bat egitea.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak