Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 12,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  abendua »  Erakunde eraginkorra herrirako »  (Herri) Proiektuak mahaian

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

(Herri) Proiektuak mahaian

Uztarria Kultur Koordinadorak orain arte bide bat egin du, elkartea sendotuta dauka, eta, garai garrantzitsuan gaudenez, hemendik aurrera arlo estrategikoetan herri proiektuak aurrera atera nahi ditu. Nagusiak: ‘Hitza’ egunkaria, euskararen normalizazioa eta kultur-gunea

 

Azpeitiko efemerideen liburua, herriarentzat altxorra

Uztarriak oso interesgarria iruditu zaio Azpeitiko historia xehe-xehe ematea. Herriaren altxorra baita Imanol Eliasek egin duen liburu hau.

  • Aurkezpena. Abenduaren 6an (larunbatean) aurkeztuko da Azpeitiko efemerideak. Herria historian zehar liburua, 12:30ean.
  • Egilea. Imanol Elias Odriozola. 1936an jaio zen, Azpeitian, eta herriko historiako hainbat liburu idatzi ditu. Uztarriak hari buruzko biografia liburua aurkeztu zuen irailean, Mailo Oiarzabalek idatzia.
  • Ezaugarriak.

Orrialdeak. 360. Neurria. 21 x 29,7 zm. Hizkuntza. Euskara. Eskema. Hilabeteka-eguneka-urteka dago. Argazkiak. 245. Salneurria. 12 euro. Uztarriako bazkideek erdi prezioan erosi ahal izango dute. Non saltzen. Uztarriaren egoitzan eta Eklipsen.

‘Urola-Kosta Hitza’ euskarazko egunkariaren sorrera

Uztarria iaztik ari da aztertzen Urola-Kosta eskualdean euskarazko egunkaria sortzearen proiektua, bailarako euskara elkarteekin eta orain Berria-ren enpresa Euskarazko Komunikazio Taldearekin (EKT) batera —lehen Egunkariarekin batera—. Iaz eta aurten urte hasieran, Uztarriak horretaz informatu eta iritzia eskatu zuen Kultur Koordinadorako batzarrean, eta proiektua bera ontzat jo zen. Iazko bazkideen batzarrean ere informazioa eman zen, eta aurten ontzat jo da. Hainbat bileraren ondoren, proiektua adostuta dago Txaparro (Zarautz), Baleike (Zumaia), Artzape (Getaria), Danbolinzulo (Zestoa), Uztarria euskara elkarteen eta EKTren artean; Maxixatzen (Azkoitia) eta Karkara (Orio) elkarteak ez dira oraingoz enpresan sartu, baina herri horietan badaude jada Hitza-ren aldeko taldeak eta hasi dira lanean.

  • noiz?

.2004. Urte hasiera aldera.

  • Zergatik?

Gabezia. Urola-Kosta eskualdean (ere) prentsan herri informazioa ez da egunero euskaraz jorratzen. Erdarazkoak dira erreferentzia. Hutsunea estali. Hutsune hori estali beharra dute euskarazko hedabideek.

  • Helburuak.

Euskararen normalizazioa. Euskararen hedapenerako eta normalizaziorako. Estrategikoa. Euskarazko herri komunikabideen arloan aurrerapauso estrategikoak emateko (euskaldunok ere prentsan herriko berri euskaraz eta egunero jasotzeko). Eskualdeko mailakoa. Eskualde mailako komunikabideak osatzeko. Erreferentzialtasuna. Euskarazko egunkariak erreferentzialtasuna lortzeko.

  • Produktuaren ezaugarriak.

Formatoa. Egunkariarena.

Kazetaritza. Estandarra; kalitatea, aniztasuna eta zerbitzua helburu dituena.

Izena. Urola-Kostako Hitza.

Hizkuntza. Eskualdeko euskara batua. Bertako lexikoarekin, joskerekin…

Maiztasuna. Egunero, astelehenetan izan ezik (hilabeteko oporrak; zehazteke). Zenbaki kopurua. Urtean 285.

Orrialdeak. Egunero zortzi (hasteko).

Informazioa. Urola-Kosta eskualdekoa. 11 herrietakoa: Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Errezil, Zestoa, Aizarnazabal, Zumaia, Getaria, Zarautz, Orio eta Aia.

Irakurleak. Lehen bi-hiru asteetan denei banatuko zaie Hitza, eta ondoren, nahi duenak jasoko du egunkaria, izena ematen duenak. Azpeitiko aurreikuspena: egunero 2.200 aleko tirada herrian (horietatik 1.800 inguru Uztarriaren Azpeitiko harpideak dira, eta aurreneko egunetik Hitza-ko harpide bihurtuko dira, ezezkorik jaso ezean).

  • Enpresako partaideak.

Urola-Kostako euskara elkarteek. %45.

Bertako Hedabideak-ek (EKTkoa). %35.

Urola-Kostako gizarte eragileek. %20.

  • Beste ‘hitza’-k.

Tolosaldekoa. 2001eko abenduan sortu zen hango herri egunkaria. Egunero 7.500 ale banatzen dira, etxeraino, bertako erreferente da, ia udal gehienek laguntzen dute, komertzialki oso ondo doa, ordaindutako harpidetzak (borondatekoa) harrera bikaina du.

Oarsoaldekoa. 2003ko ekainean sortu da. Jadanik 5.100 aleko tirada. Harrera ona udaletan (hiruk diru laguntza ematen diote eta beste batek beste kontzeptu batean). Oraindik goiz da balorazio komertziala egiteko. Ordaindutako harpidetza (borondatekoa) kanpaina ez dute hasi.

Lea-Artibai eta Mutrikukoa. Azaroaren 11n sortu zen. ‘Hitza’ bakoitza. Hitza bakoitzaren enpresa, independentea da besteekiko.

  • Eta uztarria herri aldizkaria? Hitza sortutakoan, Azpeitiak egunero gutxienez orrialde bat edukiko du bertan, eta, beraz, herrian prentsan herri informazioa euskaraz jorratzeko orduan, Uztarria herri aldizkaria ez da erreferente izango, Hitza baizik. Beraz, Uztarriak errealitate berrira egokitu egin beharko du. Aztertzen ari da, eta proposamen bat balego, jakinaraziko litzateke, dagokion organuetan erabakia hartzeko. Bitartean, Uztarriak segituko du.
  • Eta euskalgintzako aldizkaria? Hitza sortu ondoren ere, Baiteren —euskalgintzaren— hileroko aldizkariak segitu egingo du, beste izen batekin. Arrazoiak: merkea da, erraz egiten da eta oso funtzio garrantzitsua betetzen du.

www.uztarria.com berritua, osatua

Uztarria Kultur Koordinadoraren webgunea —www.uztarria.com— 2002ko urtarrilean jarri zen martxan. Orduzkeroztik atal berriak eta ukitu txiki batzuk izan ditu. Orain berritu eta itxuraldatu egin da.

  • Eguneko efemerideak. Egunean eguneko efemerideak aztertzeko modua prestatu da, Imanol Eliasen efemerideen liburua interneterako egokituta. Esperientzia berria da euskarazko eta tokian tokiko webgintzan.
  • Elkarrizketak on-line. Elkarrizketak on-line egiteko saioa abiatu da. Alegia, herritar bat gonbidatuko dugu noizean behin uztarria.com-era, eta bertara bidalitako galderak erantzungo ditu ordu jakin batean. Esperientzia berria da euskal webgintzan.
  • Bilaketarako sistema berria. Bilaketak egiteko sistema aldatu egin dugu. Orain, edozein hitz bilatu eta lehen baino egokiago egiten dira bilaketak. Hitz bat baino gehiago bilatzeko aukera ere badago, gainera. Une hauetan, ia 4.000 orrialdetan egiten da bilaketa.
  • Diseinu berritua. Diseinua aldatu egin da, guztiz. Orain, askoz diseinu sinpleagoa du, jendeak errazago nabigatu ahal izan dezan webgunean barrena. Hori izan da helburua, behintzat: ahalik eta jende gehienak erraz ulertzeko moduko diseinua ipintzea.
  • Atalen berrantolaketa. Atalen berrantolaketa ere eman da, diseinuaren sinpletasunak eta erabilgarritasunak bultzatuta.

Besterik

Euskara. Udalak Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia martxan jarri nahi du, eta 2004. urteko Azpeitiko plana egina du. Uztarriak euskararen normalizazioaren planean parte hartu nahi du: diseinuan, jarraipenean eta eguneroko lanean, euskalgintzari lan hori dagokiolako. Dena dela, Uztarriak eta Baitek egin duten proposamena, Baiteren aldizkariko abenduko zenbakian dago, osorik. Bide batez, Bai Euskarari Ziurtagiria-rekin segituko du euskalgintzak.

  • Mendi gida. Lagun Onak Mendi Bazkunarekin eta Juan Joxe Agirre argazkilariarekin, mendi gida ari da prestatzen Uztarria. Herriko 21 ibilbide bilduko dira; zailtasun eta luzera denetakoak. Modu ikusgarri, praktiko eta grafikoan egongo da ibilbide bakoitza. Aste batzuk barru aurkeztuko du.
  • Kultur-gunea. Herrian kultur-gunea sortzeko asmoa dauka Uztarriak, horrelako kultur azpiegitura zabalik behar delako. Aztertzen ari da, eta sakontzen ere bai.
  • **‘Literatuzta’.* Hurrengo urteko otsailean edo martxoan aterako du Uztarriak Literatuzta*, literatura gehigarrian 2. zenbakia. Uztailean atera zuen 1.a. Gazte talde bat ari da hor lanean. Idatzia bidali nahi duenak, bidal dezala lasai literatuzta@uztarria.com helbidera.
  • Azpeitiko estilo liburua. Azpeitiko hizkeraren estilo liburua egitea aztertzen hasi zen Baite, eta lan horrekin segituko du Uztarriak, herriko euskal filologo batzuekin batera. Herriko lexikoa, esamoldeak, joskera… bilduko ditu lan horrek. Ikerketa lan handia da, eta bere denbora behar du.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak