Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 13,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  abendua »  Erakunde eraginkorra herrirako »  “Uztarriak beste dimentsio bat hartuko du ditugun proiektuekin

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Kultura, euskara eta komunikazioa : Uztarria Kultur Koordinadorako lehendakari berria

“Uztarriak beste dimentsio bat hartuko du ditugun proiektuekin

Laxaro Azkune da Uztarria Kultur Koordinadorako lehendakari berria, Iban Arregiri lekukoa hartuz. Betidanik euskalgintzan ibili izan dena da Laxaro; 1975ean Loiolan ikastolan irakasle hasi zen, eta hantxe egon zen 1983a arte, "denetik egiten"; ikastolatik Herri Irratira joan zen, "lehenengo aldiz kazetari lanak egitera", eta gaur egun ere hantxe dabil, euskaraz irratsaioak egiten; Euskal Herriko Bertsozale Elkartean ere badago, txapelketetan gai-jartzaileen ordezkari eta arduradun lanetan. Konpromisoko gizona.

 
  • Orain Uztarrian, Laxaro...

Bai. Baina nik neuk ere Uztarria sortu aurreko prozesua bizi nuen, bileratan eta. Gero Erniarraitzeko lehendakari bezala ere bai.

  • Nola ikusten duzu Uztarria?

Beti iruditu izan zait ariketa edo ekintza ona. Kultura, euskara eta komunikazioa batu nahi izan ditu hasieratik, eta proiektu sendoa da eta oso interesgarria. Aldizkariak atera ditu, liburuak, weba sortu, eta jendeak euskaraz irakurtzeko eta jendea arlo horretan euskaraz bizitzeko dinamika sortu du. Gainera, Uztarria hasieratik herrira modu positiboan heldu izan da, eta hori Euskal Herrian ez da ba askotan gertatzen, bikoizketak, funtsik gabeko errezeloak... egoten direlako.

  • Proiektu berriekin dator orain.

Hala da, eta horrek oraindik eta ilusio handiagoa sortzen didate. Uztarriak orain arte baliabide gutxirekin gauza asko egin ditu, eta orain pauso kualitatiboa eman nahi dugu, Hitza-rekin, euskararen normalizazioan, kultur-gunearekin, Uztarriaren eta Baiteren bat egitearekin... Beste dimentsio bat hartuko du Uztarriak orain, eta hori ona da Azpeitiarentzat eta azpeitiarrentzat. Erronkak ditugu, baina erronkei heldu egin behar diegu. Gainera, oraindik eta jende gehiago erakartzeko balio lezakete.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak