Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 9,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  abendua »  Aranaga ere bai

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Kirola : Andoni Aranagak Belgikako Chocolade Jacques txirrindulari

Aranaga ere bai

Nerea Uranga

Andoni Aranaga txirrindularia bere bizkletarekin. 

Sei urte txirrindularitzan afizionatuen mailan egin ondoren, profesionaletarako saltoa ematea lortu du Andoni Aranak. 24 urte ditu gaur egun eta 11 urterekin hasi zen txirrindularitzan, Lagun Onak Txirrindulari Taldean.

Profesionaletarako saltoa ez du Euskal Herrian emango; Belgikako Chocolade Jacques taldea izango du talde berria. "Hemen aurten txirrindulari asko pasa da afizionatuetatik profesionaletara, asko talde filialetatik pasatu dira. Baina hemengo taldeetan hutsunerik ez da gelditu, eta kanpora jo behar izan dut. Orain bi urte hasi nintzen Belgikako eta Italiako taldeetan begira. Gogorra da kanpora joan beharra, baina beste batzuen kasua ikusi ondoren, ilusioarekin nago; txirrindulari batzuek kanpora jo dute eta han nabarmendu dira. Txirrindularitzan, gainera, normala da kanpora ateratzea".

Urtebeterako kontratua sinatu du Belgikako taldearekin. "Urtebeterako sinatu dut talde berri honekin, eta urte ona egiten badut bertan jarraitzeko edo alde egiteko aukera izango dut. Alde batetik, arriskutsua da urtebeterako bakarrik sinatzea, gero ezer gabe gelditzea ere gertatu baitaiteke. Baina ni gustura nago urtebeteko kontratua egin dudalako; pixka bat arriskatu ere egin dut", dio Aranagak.

ETXETIK GERTU. Kanpoko talde batekin kontratua egin arren, etxetik gertuko karreretan ere ibiliko da Aranaga. "Hasieran uste nuena baino gehiago ibiliko naiz etxetik gertu. Izan ere, taldeak Euskal Herriko Itzulia, Donostiako klasika eta abar korritzeko asmoa du", kontatzen du.

Urtarrilaren 15ean joango da Aranaga Belgikara, Chocolade Jacqes taldearen aurkezpena orduan izango baita. Talde sortu berria da belgikarra. "Lehengo Marlux txirrindulari taldearen egitura antzekoa du, zuzendaria eta managerra Marlux taldekoak ditu". Taldekideak izango dituen txirrindulariak, berriz, internetez eta telebistaz besterik ez ditu ezagutzen.

Taldearekin aurkezpena Belgikan egin eta handik zuzenean Italiako Toscanara joango da, han taldeak konzentrazioa baitu. Ondoren, otsailean, Malasiako itzulia korritzera joango da. "Han uda izaten da, eta entrenamendu moduan korritzen dute talde askok", dio Aranagak. Orain, inglesa ikasten hasteko asmoa ere badu Aranagak. "Lehendik inglesa pixka bat badakit, baina orain klaseetan hasteko asmoa dut".

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak