Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 6,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  abendua »  Aranaga ere bai »  Txikitako laguna

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Iritzia

Txikitako laguna

Joseba Albizu

Infantiletan ezagutu nuen Aranaga, 10-12 urte genituen. Gaztetan karrera asko irabazten zituen, asko nabarmentzen zen. Orain eman du profesionalaterako pausoa, baina Aranagak orain dela bi urtetik merezi izan du pauso hori ematea. Euskal Herrian, hala ere, zail dago profesionaletarako pausoa ematea, eta behar baino urte gehiago behar izan ditu. Aurten bere ordezkariak asko lagundu du, eta Belgikan leku bat topatu dio.

Entrenamenduetako lagunak ere bagara, Jokin Ormaetxea azkoitiarrarekin batera. Entrenamenduak taldean arinagoak egiten dira, kontu-kontari joaten gara, eta aldapak elkar pikatuz igotzen ditugu. Uste dut Aranaga Belgikan eta profesionaletan ondo ibiliko dela, eta probetxua aterako diola salto honi.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak