Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 9,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  abendua »  Kexu zaratekin

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Gizartea

Kexu zaratekin

Herriko tabernek, trafikoak eta industriak sortzen duen zarata dela eta, udala gai hau aztertzen ari da, neurriak hartzeko asmotan

 

Zaraten inguruko kexak daude he-rrian. Loiola Irratiko "Herriz herri" saioan Julian Eizmendi alkateak hala aipatu zuen: Azpeitiko alkate denetik gehien harritu duena, zarata dela-eta Udalean herritarrengandik jaso den ke-xa kopurua dela. Udala, jasotako kexak kontuan hartuta, neurriak hartzea aztertzen ari da orain. Eta laster horien berri ematekotan da.

Trafikoa, industria eta tabernak dira gure herrian zarata gehien sortzen dutenak. Herrian ibiltzen diren zenbait motok izugarrizko zarata ateratzen dute, askotan ihes-tutua aldatua dutelako, edo ixilgailua kenduta dutelako. Abiadurak ere badu zerikusia, zenbat eta azkarrago joan orduan eta zarata handiagoa ateratzen baita.

Azpeitiko Udalak eskatuta, 2001ean herriko zenbait puntutan zegoen zarata neurtu zuen Labein Zentru teknologikoak, eta gero emaitzak aztertu zituen. Azterketa horretan agertzen denez, herriko tabernen zaratak kexa asko sortzen ditu —batez ere, Alde Zaharrean eta Olazko Amaren Plazan—. Jakina denez, zonalde horretan ibiltzen da jende gehien asteburuetan.

Industriaren zarata ere azpimarratzen da azterketan. Esaterako, Arcelor aipatzen da, etxebizitzetatik gertu baitago. Legez onartua dagoena baino zarata handiagoa dago herrian, batez ere gune batzuetan.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak