Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 9,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  abendua »  EHNA, babes bila

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

EHNA : Tramitazio egunean Euskal Herriko Naziotasun Aitormena bultzatu nahi da herrian

EHNA, babes bila

Kepa Urbieta

EHNA atera duten azpeitiarretako batzuk agiria eskuan hartuta, udaletxeko eskaileretan. 

Bai Euskal Herriari ekimenak EHNA bideratzeko deia egingo du abenduaren 13an. Tramitazio Egun Nazionala ospatuko da Euskal Herriko hainbat herritan, eta Azpeitia horien artean izango da.

Azpeitiko Udalak 2002ko maiatzean tramitazioa onartu zuenetik, 562 herritarrek atera dute EHNA. Larunbatean tramitazio eguna dela aprobetxatuz, Azpeitiko Bai Euskal Herriari taldeak gainontzeko herritarrei gonbitea helarazi nahi die, udaletxera gerturatu eta tramitazioa egin dezaten. Bien bitartean, ekitaldi bat antolatu dute 12:00etarako.

Taldeak EHNAren erabilgarritasunean oinarritu nahi du, eta berau "egunerokoa izan dadin", herriko hainbat merkataritza gunerekin eta gune publikoekin harremanetan jarriko da, erabilera bermatzeko. Horrez gain, "EHNAren bidez, edozein herritarrek, bere euskal naziotasuna aitor dezake, nonnahi eta noiznahi, libreki, ez inork eta ez inori ezer inposatu gabe", Azpeitiko Bai Euskal Herriari taldeak dioenez.

Tramitazioa egiteko ordua 08:30etik 14:00ak arte izango da egun horretan. Hiru argazki, errolda agiria, 18 urtetik beherakoa izanez gero familia liburua eta 12 euro behar dira. Nahi izanez gero, astean zehar ere egin ahal da udaletxean.

DATUA: l 562 herritar. 562 azpeitiarrek dute gaur egun Euskal Herriko Naziotasun Aitormena aterata. Beraz, 500etik gora dira dagoeneko agiriarekin.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak