Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 14,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  abendua »  Iritzia »  Herrian bada komentu ugari

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Alaitz Olaizola - gai librean

Herrian bada komentu ugari

Alaitz Olaizola

Azpeitian bada moja komentu ugari. Bertako-ak garenok, beraiekin bizitzen ohitu gara. Behin galdetuko genien gure gurasoei zer ziren eraikuntza erraldoi haiek, eta, harrezkeroztik, herriko paisaiaren parte egin ditugu. Badakit ordea, uda honen amaieran, hamar urte inguruko bi ume, hauetako komentu baten aurretik pasatzean, atetik edo leihotik, ez bainago oso seguru, barrura begira geratu zirela kuriositateak jota. Bertan, emakumezkoren bat ikusi omen zuten, beraiek diotenez, moja jantzian ez zegoena. Hortik aurrera, honako elkarrizketa hau izan zuten emakumeak eta bi umeek. (Lekuko izan ez nintzenez, umeetako baten kontakizunera mugatuko naiz ahalik eta zintzoen) — Norenak dira paretan zintzilik dauden horrenbeste koadro? - Umeak.

— Horiek? Jesusenak. - Emakumeak.

— A. Ba nik ez dut sinesten.

— Nik ere ez - beste umeak.

— Nola? Hara ume. Zure ama hiltzen bada, negar egingo al zenuke?

— Bai, noski.

— Ba, Jaungoikoarengan sinesten ez baduzu, ez egin, berdin da eta! - Emakumeak.

— A bai, e? Eta zuk, momietan sinesten al duzu? Guk momietan sinesten dugu! - Umeak.

— Momietan? A ze tontakeria! Zu hiltzen zarenean, komuneko paperarekin bildu eta listo, momia zara. Hori ez da sineste kontua - Emakumeak.

— Hori ez da horrela, andrea. Erregeak eta beren senideak momiaztatzen zituzten garai batean, eta ez kaleko jende arrunta. Haien gorputzak, gaur arte iraun dute, eta guk, horretan sinesten dugu.

Honetan ari direla, bi umeetako baten ama ageri da, eta umeak dionenez, emakumeak hala esan dio amari:

— Bi hauek kartzelara eraman behar dira!

— Baina, zertarako egin duzu orduan jaunartzea? - Galdetu dio amak umeari.

— Zertarako ba, ama? Opariak jasotzeko.

— Ikusten? Hauek infernura joango dira. Horrela ez dute hauek zerurik irabaziko! - Emakumeak.

Elkarrizketa honen berri eman zidatenan, grazia egiteaz gain, zer pentsatua ere eragin zidan. Has-teko, halako hizketaldi aldrebesa izatera nola iritsi ziren irudikatu nahi izan nuen. Gero, ea hizketaldia benetan hain aldrebesa izan ote zen galdetzen hasi nintzen neure buruari: Jainkoa, sinesmena, heriotza, momiak!... Zer ikusirik ba ote zeukaten? Umeen pare jartzen saiatu nintzen, eta benetan, elkarrizketa sakona izan zutela ulertu nuen. Azke-nean, bazirudien umeen ikuspegitik, kontua ez zela sinetsi edo ez, eternitatearen kontzepturaino iritsi zirela baizik! Batak, zerua, eta besteek, egiptiarrek bere garaian bezala, hurrengo bizitzarako prestaketa eta gorputzaren ahalik eta kontserbaziorik hoberena, eternitatea alegia.

Ume hauek, emakumearen begietan, lotsagabe batzuk baino ez ziren izango —eta barka nazala emakumeak, agian, bereak izan ez ziren pentsamenduak bere bezala aldarrikatzen ari naizelako— eta umeentzako emakumea, berriz, ezjakin bat baino ez.

Garaiak, poliki bada ere, aldatzen ari direnaren susmo gozagarria daukat. Gauza bat edo bestea pentsatu, umeek ere, elkarrizketa sakonerako gaitasuna badutela sinesten dut, eta gaur egun, zerbaitetan sinestea, ez da batere erraza!

Heriotza ez dugu inork adiskide. Hainbesteraino-ko dugu etsai, bere izena aipatzea ere, zaila egiten zaigula. Eta ia beti horrela gertatu ohi da: heriotza-rekin hasi, eta betirako bizitzaren ametsarekin bu-katu. Betirako izan eta egon nahi dugu, eta oraindik ez dago ez inor eta ez ezer, hori posible denik frogatu digunik. Azkenean, beti bezala, zientzia kontua. En fin... Badatoz, gaudenok elkarrekin ondo pasatu eta ez daudenen izenean topa egiteko ga-raiak. Baita, urte zaharraren hiltzearekin batera, be-rriaren jaiotza ikusteko egunak. Zikloak beti dira berdinak, eta ez da gutxi, hauetako batzuen lekuko izatea.

Ondo pasatu, eta gozotik ibili!

Fedea. Zer da fedia? Bakoitzak in dezala beria

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak