Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 8,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  abendua »  Iritzia »  Euskal presoen aurkako erasoei stop

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zenbat buru, hainbat aburu : Zer diyo?

Euskal presoen aurkako erasoei stop

Askatasuna

Hala da bai; izenburuak dioen bezala, stop esan behar diogu, Frantziako eta Espai-niako estatuek Euskal Herriaren aurka daramaten errepresio uholdeari; bi estatuek, elkar lo-tuta, polizialki eta judizialki Euskal Herria za-paltzea dute helburu. Euskal Herriaren aldeko borrokan ari den oro erasotua, atxilotua eta abar da. Honen guztiaren islada Euskal Preso Politikoen Kolektiboak izan duen gorakada da; ia 700 euskaldunek osatzen dute. Eta salatu egin behar dira, gure herrian bizi dugun gatazka politikoaren ondorioz, espetxean dauden euskal presoek, eragile politiko izateagatik, etengabe jasaten dituzten erasoak: sakabanaketa, 40 urteko zigor kondenak, bisita zerrendak hamar lagunera jaitsita, ikasketak egiteko eskubidea ukatuta, Barandalla... Horri egunero aurre egin behar diote, eskubiderik gabe eta etsaiaren menpean, giltzapean aurkitzen direlarik. Hau dena ikusita, ezin gara itsu gelditu, zenbait talde politiko bezala; sakabanaketa abiatzen lagundu zuten, eta orain ez dute pauso bat bera emateko asmorik EAJk eta EAk. Dirudienez, Ibarretxe Planarekin lanpetuta dau-de, non Lapurdi, Zuberoa eta Behe-Nafarroa bezala, errepresaliatuak ere kontuan hartzen ez dituen. Errepresaliatuak, ez al dira euskaldunak, herrikoak, lantokikoak, koadriletakoak...? Honen haritik, eta indarrak batzeko asmoz, beste hainbat ekimen bezalaxe antolatu genituen asteburu osoko 24 orduko baraualdiak, Euskal Presoen Aurkako Erasoei Stop. Euskal Presoak Euskal Herrira lemapean. Helburua, herriko talde ezberdin denek parte hartzea da, honi irtenbidea emateko denak baikara beharrezkoak. Kontuak horrela, iaz eman genion ha-siera baraualdiei. 14 txanda, asteburuero, eta ehun pertsonak parte hartu zuten: Askatasuna, Segi, Etxerat, Gazte Ekimena, Erniarraitz, Ema-kume taldea, koadrila bat, eliza eta Elkarri, euskalgintza, kazetaritza, Lagun Onak eko zenbait jokalari, Ikasle Abertzaleak, Habea eta AGZ?! Aurten, udako etenaldia eta gero, asteburuetako 24 orduko baraualdiak, azaroaren 15ean berriro ere martxan jarri ditugu. Iazko asmoekin abiatu da ekimena, eta San Inazioak arte egiteko asmoa dago. Espetxetan eta oro har bizi dugun egoera gordinaz jabetuta, zu ere beharrezkoa eta ezinbestekoa zara arazoari irtenbidea emateko. Orainarte ezertxo ez bazenekien, orain azal ezazu zure konpromisoa. Animatu eta parte hartu. Bestetik, eskerrak eman orain arte ekimen hau honaino iristen ahalegindu diren herriko taldeei. Azkenik, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak barne eztabaida eman ondoren, bere agiria euskal gizarteari pu-bliko egin zion. Honen haritik, Askatasunak hausnarketa baten beharra ikusten du, eta orainarte euskal presoen dinamikan partaide izan diren taldeek parte hartu behar dute, guztiok izango baitugu zer esana eta zer jakina. Abenduaren 11n, 20:30ean, Aitonena izango da batzarra. Gonbidatuta zaudete.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak