|
|
|
Zenbat buru, hainbat aburu
: Akulue
Azpeitian hogeitasei
Leire Ostolaza
Hogeitasei omen dira Azpeitian gizarte zerbitzuetara laguntza eske jo duten emakumeak.
Hogeitasei begi pare izu, hogeitasei betondo ubeldu, hogeitasei buru makur, hogeitasei belarrondokoren hotsak eztandarazi bitza gure belarriak. Norbere etxean beldurrak bizitzeak eta han jarraitzeak erakusten du tratu txarrek zenbateraino murrizten duen pertsonaren harrotasuna, jipoi baten ondoren borreroaren izarapera sartzeraino. Hogeitasei aldiz baino gehiagotan entzun ditugu istorio beldurgarriak, eta imagina dezakegu herriko etxe horietan haurrek etxera otartekoaren bila joateko zenbaterainoko gogoa izango duten. Izen-abizenak dituzten hogeitasei familia bizi dira mehatxupean, indarkeriaren atzaparretan eroriak beraien etxeetan eta atzean, hogeitasei basati geure artean dabiltzanak. Nor diren ez dakigu eta ziurrenik gehienek ez dute kartzelarik zapalduko, eta ez dute polizi operazio erraldoirik jasan beharko, eta errugabetasun printzipioak babestuko ditu beste asko ez bezala... Legeak eta juizioak egiten dituzten berberak baitira bihotzgabe horietako batzuk, eta emakume batek bere etxean jasandakoak ez baitu kalean eginiko pintada batek adina min ematen itxura garbiko herri aurreratu honetan.
|