Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 12,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  abendua »  Iritzia »  Zenbat buru, hainbat aburu

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zenbat buru, hainbat aburu : uztarria.com

GAIA: Uztarriaren web guneko "albisteen" atalean Maider Egigurenen atxiloketa eta kartzeleratzea dela-eta iritzi batzuk egon dira. Hona hemen iritzi horietako sorta bat:

Militarren jokaera dela eta

Azken boladan, Azpeitian eta Euskal Herriko hainbat herritan, Espainiako indar militarrak erakutsi duten jokabidearen aurrean Azpeitiko Udalak honako hau adierazi nahi du:

  1. Aro politiko berria zabalduko duen eztabaida politikoaren kontrako erasotzat hartzen dugu indar militarrek erakutsi duten jarrera probokatzailea. Armen bidezko indar erakusketa lotsagarriak, euskaldunengan beldurra eta izua sortzeko helburua duten jarrera hauek gogor gaitzesten ditugu.
  2. Herri bat gara eta geure etorkizuna erabakitzeko eskubidea dugu. Eztabaida politikoa ahal den giro eta zirkustantzi politiko normalenetan egin nahi dugu, horregatik askatasuna murriztea, eta etorkizun beltza iragartzera datozenak sobran daude.

Beraz, espainiar ejertzitoak eta Guardia Zibilak utz gaitzala bakean. Alde hemendik!

Azpeitiko Udala (EAk aurkeztutako mozioa, eta EAJk eta Habeak ontzat jota)

Esaldi baliokideak

Gogoratzen al dituzue EGAko galdera luze eta korapilatsu haiek? Ulertzen zaila izan ohi zen esaldi bat jartzen zuten. Zuk baliokidea aukeratu behar izaten zenuen. Atariko froga madarikatuko galderarik madarikatuena izaten zen.

"Azpeitiko Udalaren izenean dei egiten zaio, Audientzi Nazionaleko dagokion organo judizialari, Maider Egigurenen eskubide konstituzionalak errespetatuak izan daitezen, bere espetxeratze prozesuan".

Aukeratu baliokidea:

— Azpeitiko Udalak epaileari eskatzen dio, izan Epi izan Blas, Maiderren eskubide Konstituzionalak ez urratzea, bere espetxeratze prozesuan.

— Azpeitiko Udalak dei egiten dio Auzitegi Nazionaleko organoari, Maiderren giza eskubideak errespetatzea berma dezan, bere espetxeratze prozesuan.

— Azpeitiko Udalak esan nahi dio Auzitegi Nazionalari, ez torturatzeko Maider, nahiz eta kartzelara sartu.

Ni ez naiz oraingoa

Egindakoa ez kritikatu

Oso ondo zure erantzuna. Onartzen dut askoz gehiago egin dezaketela, baino egiten dutenagatik kritikatzea ere ez zait ondo iruditzen. Gehiago egin dezaketela gogorarazi diozu udalekoei, baina ez egin dutena zapaldu; bestela, hurrengoan igual ez dute egingo. Hori euskaraz ikasten ari den bati gaizki hitz egiten duelako kritikatzea bezala da. Gehiago ikasten lagundu behar zaio, eta ez gaizki hitz egiten duela-eta kritikatu. Igual euskara ikasteko gogoak aldegingo baizaizkio.

Nahiko nukeena da, udalak berak ere esaten duen bezala Maider errugabea dela legeen arabera ondo azpimarratzea, bestela jai daukagu. Hor dago, nire ustez, zuzentzeko gauza bat, eta, egindakoa gutxi bada ere, hor dago. Askoz gehiago egiteko dagoela ere bai.

Espero dut udalaren intentzioa ona izango zela udalbatza eta mozioa egin dituenean, eta ez zerbait egin eta lasai lo egin. Benetako konpromisoa izango den esperantza daukat. Hori denborak erakutsiko du.

Bigarrenari

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak