Zenbat aburu, hainbat aburu
Hiruko txikiye
Iban Arregi
1ERAMANDAKOAK. Ikasberrik eta Askagintzak Herria Bizirik eguna egin zuten duela gutxi Azpeitian, drogen gaia dela-eta. Ondo. Duela hogei bat urte, heroinak eraman zuen belaunaldi oso bat. Gaur gainditu dugu heroinarena, belaunaldi gazteok urruti ikusten dugu zaldiye. Bizirik gaude. Gaur egun informazioa badaukagu, eduki beharko genuke. Prebentzio neurriak badira, izan beharko lirateke. Neurrian kontsumitzeaz hitz egiten dugu. Beharko genuke...
2ERAMANDAKOAK (ETA BI). Gaur egun polizia ari da belaunaldi osoa eramaten; lehen, pixkanaka-pixkanaka; azken aldian, sarekadaka. 1998an baino bi aldiz euskal preso politiko gehiago daude orain. Eta mili baino zibil gehiago atxilotu dituzte azken aldian. Azkena,
Azpeitian, Maider. Hurrena?
3ETORKINAK. Eta beste belaunaldi bat, etortzen ari direnena: etorkinena. Azpeitiko ateak (ere) zabal-zabal izan dituzte eta izan behar dituzte. Integrazioa, eta ez bazterketa. Errespetua. Integrazioa eta errespetua, baina gurearekiko errespetutik hasita. Duela 50 urte inguru beste belaunaldi bat etorri zen. Askok euskara ikasi ez badute ere, bertakoa gutxienez errespetatu egin dute; euskararen itzalean hazi dituzte seme-alabak, ikastolara eraman umeak. Bi belaunaldi nahikoa omen dira hizkuntza bat erabat errekuperatzeko…, edo erabat galtzeko. Gaur egun %83k euskaraz egiten du Azpeitian. 100 urtean hizkuntza erabat errekuperatuko al dugu? Ala erabat galduko?
|