Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 16,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  abendua »  Iritzia »  Aitzakiapean bizitzea

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zenbat buru hainbat aburu : Amuko zibitik

Aitzakiapean bizitzea

Mikel Arregi

Ez da giro Euskal Herrian. Ez da giro Az-peitian ere. Gatazkaren eraginak gero eta jende gehiagorengana ari dira iristen. Euskal Herriaren alde lanean jardutea nahikoa aitzakia dute: 5 eguneko inkomunikazioa eta kartzela. Oraingo honetan Maider-i tokatu zaio, euskalgintzari emandako kolpeen ondoren etorritako lehenengotako erasoan.

Eta euskalgintza aipatzen dut, eraso horien ondoren bazirudielako guztiok konturatzen hasiak ginela eraso hauen zentzugabekeriaz (edo zentzuaz). Eta gaitzerdi esan genezakeen, konturatu izana ez zelako gutxi.

Edo bazen ordua ere esan genezakeen. Bazelako ordua Euskal Herria hil nahi digutenaz guztiok jabetzeko. Izan ere, euskalgintzaz gain, beste arlo askotan lanean dabilen jendearen aurka ere jo izan dute. Herri mugimenduetan, AEKn, Gazte Mugimenduan, Presoen Eskubideen alde, ezkertiar ikuspegitik Euskal Herriaren eraikuntzan dabilen jende mordoxka atxilotua izan da. Oraingo honetan Maiderekin gertatu den bezala.

Eta guztia justifikatzeko, beti aitzakia bera: ETA. Bai, badakigulako askotan aitzakia hutsa dela, herri honen alde lanean dabilen edonor geldiarazteko aitzakia bat. Baina operazio polizial hauek inolako oinarririk ez dutela uste arren, ETArekin ados ez egoteagatik aitzakia horren pean ezkutatu direnak ere baditugu.

Eta bazirudien aitzakia agortua zela, Martxelo Otamendi eta abarri tokatu zitzaienean, aski jakina baitzen ETAko kide ezin zitezkeela izan. Orduan bai, orduan herri guztia kalera. Bejondeigula esan genezakeen orduan! Behingoz herri guztiak salatu zituelako Espainiaren erasoak.

Baina berriro gertatu da. Nahiz eta erasoa bera izan, injustizia berdinean oinarritu, berriro ere ezker abertzalea bakarrik atera da kalera. Gainontzeko guztiak ETAren aitzakiapean ezkutatuta egon dira nonbait.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak