Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 5,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  abendua »  Juan Joxe Agirre - Argazkilaria »  Karretea falta

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Karretea falta

  • Juan Joxe Agirrek pena handi bat badu eta horren arrazoia Madrileko laborategi batera errebelatzera bidalitako karrete baten galerak dauka. "Antxieta taldean nenbilela Ekaingo kobazulora argazki makinarekin sartzeko baimena lortu nuen. Ekainerako sarrera oso mugatua dago eta argazki makinarekin sartzea ia ezinezkoa da. Baina baimena lortu eta argazki roilo oso bat bota nuen, kontu handiz. Ekaingo argazkiak zituen karrete hori Madrilera bidali nuen errebelatzera... eta gaur arte. Inoiz ez zait errebelatzera bidali eta karrete bakar bat ere galdu, eta kasualitate galanta karrete huraxe galtzea!". Oraindik ere pena handiz kontatzen du Juan Joxek karretea galtzearen kontua. Ekaingo argazkirik ez, ezin, baina mila argazkitik gora ditu etxean artxibatuta.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak