Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  azaroa »  "Eguzkiye egin arren, guantak eta bufandie ezin zaizkin ahaztu”

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Hantxe bertan : Kristina Fernandez - Ikaslea Finlandiyen

"Eguzkiye egin arren, guantak eta bufandie ezin zaizkin ahaztu”

Ainitze Oruesagasti

Kazetaritzako karrerako azkeneko urtie egitea jun da Erasmus beka batekin Kristina Fernandez azpeitiarra Turkura, Finlandire.

Kristina Fernandez ezkerretik eskubire laugarrena da.  
  • Nolatan estudiatzera Finlandire?

    Finlandireko plazak libre zaudenan eta kulture eta jende desberdine ezagutzeko gogue naukenan.

  • Zenbat denborarako jun haiz?

    Bekie bederatzi hilabetekue den; baino igual pixket geihyo geldituko naun. Behin honera etorri eta negue ezagutute, udarie ere ezagutziek mereziko din.

  • Inglesakin ze moduz...

    Ondo, baino gogorra den dana inglesez hitz egitie, ohitu artekue. Hasieran erdirik ez ninenan ulertzen. Orain pixkenaka gai naun apunte batzuk hartzeko.

  • Zer hago, famili baten edo pisuen?

    Berez, residentzi bat den, baino ez zauken harrerarik. Neure koartue eta komune zauzkenat, sukaldie, berriz, 11 pertsonakin elkarbanatzen dinet. Oso ondo zion antolatute, unibertsitatetik gertu, eta zentrue ere ez zion urruti.

  • Eguraldi aldaketa haundiye nabaritu al den Euskal Herritik Finlandire?

    Bai, dexenteko aldie zion. Hasieran, lehenengo bi astiek, manga motxetan pasatu nizkinenan, baino orain, nahiz eta eguzkiye egon, guantak eta bufandie ezin zaizkin ahaztu. Haize hotza egiten din eta euzkiye ere gero eta ordu gutxiyotan zion. Ikusiko dinagu negue nola dan, hiru edo lau orduten bakarrik argiye edukitze hori...

  • Azpeitiyen nesken futbol taldien ibiltzen hitzenan. Faltan botatzen al den?

    Futbolien jokatzie ez hainbeste. Hemengo ekipo baten ari naun entrenatzen. Batipet ekipoko jendie botatzen dinet faltan, ordu asko pasatzen genituelako elkarrekin, eta girue ikeragarri ona hunan.

  • Bisitarik izen al den?

    Bai, koadrilako bat izen den bederatzi egun pasatzen. Ilusiyue egiten din etxetik urruti hagonanien lagun bat ikustiek eta batipet hire hizkuntzie hitz egitiek.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak