Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 5,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  azaroa »  42 kilometro 22 aldiz

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Kirola

42 kilometro 22 aldiz

Ainitze Oruesagasti

Juan Peña lasterkari azpeitiarrak aurten 23. aldiz korrituko du Donostiako maratoia; 19 urterekin irten zuen lehen aldiz, eta “denetik tokatu” izan zaio

2002 
2001 
1998 

Hilabete honen bukaeran korrituko da berriro Donostiako maratoia, 26. aldiz. Juan Peña azpeitiarra 22 aldiz izan da maratoian. “Hamabigarren edizioan katarroagatik ez nintzen atera eta jarraian zetozen beste bi urteetan utzi bezala egin nion. Hala ere, arra banuen barruan eta berriz ere irtetzen hasi nintzen, 22. edizioan izan ezik, urte horretan lesionatuta bainengoen”, esan dio Juan Peñak Uztarriari.

  1. urte zituela hartu zuen parte lehen aldiz Peñak Donostiako maratoian. “Hasierako urteetan, hiru mila lagun izaten ziren maratoian lasterka, gero mila lagun ingurura jaitsi zen eta iaz, berriz, bi mila pertsonak irten genuen. Denbora pasatu ahala, berriro indarrean dagoela dirudi”, dio Peñak.

Lasterkari azpeitiarraren hitzetan, denborari bai, baina postuei ez omen dio begiratzen. “Ez naiz neure markaren bila joaten. Nire denborarik onena 1993. urtean egin nuen: 2.49.49. Gaur egun, lasterketa hiru orduren azpitik bukatzen saiatzen naiz”. Donostiako maratoian irten duen urte guztietan “denetik tokatu” zaio: “Bero handienetik hasi eta hotza, euritan ere lasterka egin izan dut. Antolakuntza aldetik ere 26 urte hauetan ibilbidea aldatu egin da. Nik uste dut hobera egin duela; hala ere, urtero izaten dira arazoak trafikoarekin”.

BETI DESBERDINA. Lasterketa guztiak ezberdinak izaten direla dio Peñak, “baina 22 urtetan norbere buruari neurria hartzen ikasten da. Urte guztian zehar kirola egiten dudan arren, lasterketa baino lehenagoko azken bi-hiru hilabeteak maratoia prestatzeko hartzen ditut”. Aurten, 23. aldiz.

Ez daki noiz arte segituko duen Juan Peñak lasterketa horretan parte hartzen.“Ez dut helburu finkorik, ahal dudan bitartean jarraitu egingo dut. Maratoi hau nire zaletasunean pastelaren ginda da”.

Kirola egiteko zaletasuna beti izan omen du azpeitiarrak. “Nik urte osoan egiten dut zerbait. Herri mailan ere jende asko ikusten da kirola egiten eta hori ederra da. Azpeitian zaletasun handia dago lasterkan egiteko”. l

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak