Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko azaruek 22,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  azaroa »  Hara eta hona, autobusean? »  Azpeitiko lehen autobusak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Garraioak

Azpeitiko lehen autobusak

Nerea Uranga

1900. urtetik aurrera lehen aldiz autobus zerbitzuak jarri ziren martxan Azpeitian

Lehen autobus linea Vascongada enpresak jarri zuen Azpeitian. 

Azpeitian automobil baten zerbitzuaren lehen berriak 1900. urtean izan ziren. Halaxe dio Imanol Eliasek Azpeitia, Historian Zehar liburuan. “1900ko abenduaren 19an, Zumarragatik Zumaira bitartean automobil zerbitzua egingo zuela adierazi zuen Adrian Got jaunak, baldin eta Udalak laguntzarik eskaintzen bazion. Baina Udalak ezer ematea ezinezkoa zuela erantzun zion”.

Baina 1920 inguruan Zumarragako dilijentzien ordez, lineako auto bat jarri zen. Vascongada enpresak ematen zuen zerbitzu hori eta Zumarragako geltokitik Arroa-Zestoako geltokia arteko ibilbidea egiten zuen. Urolako Trena: 1926-1986 liburuan ematen da autobus zerbitzu horren berri. Halaxe kontatzen du Ignacio Artetxek: “José de Artetxek jakinarazten digunez, bertan, ‘bigote tentedun’ gidari frantsesak lorak jartzen zituen beirazko ontzi batean, haizetakoaren atzean. Eta Genaro, lehen dilijentziaren gidaria izandakoa, orain autoaren kobratzailea zen. Autobus xume honen txartelak, Azpeitiko Kontzejuko Plazan [Plaza Txikian, gaur egun Udaltzaingoa dagoen tokian] erosten ziren. Hauxe jartzen zuen bertan *Despacho Central de La Compańia Vascongada*".

NUARBE ETA AZPEITIA ARTEAN. 1929. urtean Nuarbe eta Azpeitia artean autobus bat martxan izan zenaren berri ere ematen du Azpeitia, Historian Zehar liburuan Eliasek: “Migel Arozena izeneko enpresak 1929ko apirilaren 15ean Udalari jakinarazi zion Nuarbe eta Az-peitia artean autobus zerbitzua jarri zuela martxan eta Udalari 900 pezetatako diru laguntza eskatu zion. Agintariek, 500 pezetako laguntza ematea erabaki zuten”. Autobus zerbitzu horrek hiru joan-etorri egiten zituen egunero. Baina, 1934an, ibilbidearen esklusiba Juan Goenagak zuenean, Azpeitiko Udalak joan-etorri bat bertan behera uztea agindu zuen.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak