Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko martxuek 20,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  azaroa »  Iritzia »  Kopetak kopetakin tope

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zenbat buru hainbat aburu

Kopetak kopetakin tope

Leire Ostolaza

Lehengo batean, telebistan sarri egin ohi dudan zapping horietako batean, Kaito telebistan ahari jokoa ikusteko parada izan nuen.

Bi aharien nagusiek han zekartzaten ahariak, begiak estalita, ahariek aurrez aurre zuten patu krudela ikusterik nahiko ez balute bezala. Jarri zituzten zegokien lekuan, aurrez aurre, eta estalkia kendu ondoren han hasi ziren beren ar senari jarraiki, elkarri kolpeka; nor nori gailenduko. Eta dozenerdigarren kolpean edo, bietan ahulenaren belaunak kloxk egin, eta zutik berehala jarri bazen ere, ez zuen aurrera berriz egiteko grina handiegirik erakusten. Adar ondoetatik odola zeriola, burua makurtu eta irabazlearen buru azpian kokatu zuen berea, mendean hartu zuela onartuz eta erakutsiz. Besteak ere ez zuen jarraitzeko asmorik, bai baitzekien aurkariari nagusitu zitzaiola, eta bere ohorea salbu zela. Ahari jabeek ordea, han zereginik ez zegoela ikusi arren, berriro botatzen zituzten elkarren aurka, jokoa motz geratu baizitzaien; azkenean, etsi eta erretiratu egin zituzten ahariak, plazaren erditik bazter bateraino.

Ahari galtzailearen bizitzako azken eguna izango zen hura noski... A zer krudelkeria!

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak