Hiruko txikiyen
Iban Arregi
1 BAINA ASKO. "Hire ametsen bidetik segiko duen jenderik ez duk faltako", idatzi zitzaion orriotan Beņat Arrueri, hura hil zenean, orain bi urte. "Ez zagok erraz", esan beharko zaio orain. Badelako haren ametsen bidetik dabilenik, baina... Badelako "Euskal Herri euskalduna" egin nahian dabilenik, baina... Baina asko bazterretan. Edo begiratu, esaterako, Mikel Azkuneri eta Eneko Etxeberriari. Arzalluzek egungo egoerari, Espainiak ezarri nahi duen "salbuespen egoera" hotsegiten dio orain.
2 BIDEA. "Ez zagok erraza", baina ari gara aurrera egiten, euskalgintza (ere) ari da bidea egiten. Eta bide hori (ere) moztu nahi dute. Azpeitian bertan, Uztarria eta Baite (ere), beren txikian, ari dira bidea egiten, ari dira herri-proiektu berriak lantzen, baten bat Berria-rekin. Ez ote da inor aterako bide hori (ere) moztu nahian. Bidea bera egitea bada gaur egun nahikoa borroka, baina borrokatu ere egin behar bidea egiteko...
3 BABESA. "Babesa" izan da egunotan gehien aditu den hitza. Babesa. Baina babes hori landu egin beharko da, ekimen zehatzak mahai gainean jarri. Eta "Euskal Herri euskalduna" bilatzen duten proiektuak lagundu egin beharko dira, (zenbaiten) mamu guztien gainetik eta mamu guztien azpitik; bultzatu egin beharko dira, babestu. Azpeitian ere izango da aukerarik. Eta Espainiak ezarritako "salbuespen egoera" bere osoan aztertu beharko da. Kafe-rena ere, adibidez, ez delako egoera batere normala (bi urte eta erdi kartzelan, epaiketaren zain), Espainian salbu.
|