Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  azaroa »  Iritzia »  Etorkizunari aurpegia ematen

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Etorkizunari aurpegia ematen

Kepa Susperregi

Hautsak harrotu eta harridura sortu zuen hainbat eliztarren artean aurreko hilabetean gure arteko egunkari batean agertu zen albiste batek. Liturgian egiten den zenbait gehiegikeria aipatzen omen da prestatzen ari diren Argibide edo agiri baten zirriborroan.

  1. gehiegikeri izendatzen omen dira bertan, eta aurretik aipatutako artikuluan horietako batzuk agertzen dira. Guztien artean, nire inguruan haserrea piztu eta gehien komentatu dena: neskak meza laguntzeko duten debekua oroitarazten duena.

Apaizen urritasuna dela-eta zenbait eliztarrei emandako egitekoa, ardura, ez omen da onartzen aipatutako zirriborroan.

Itsu izango ginateke gure arteko eliztarrek egiten duten lana ikusi eta onartuko ez bagenu. Duela urte pare bat egindako inkesta ba-ten arabera, 650 bat lagun dira gure bailaran eliz-lanetan parte hartzen dutenak. Eta itsuago oraindik emakumeek eliz-lanetan duten garrantzia onartuko ez bagenu. Gure bailarako parrokietako talde kideen artean %84 emakumezkoak dira eta.

Gure begirada zabalduz gero, beste hainbeste ikusiko genuke. Erlijiosoen artean, gizonezko bakoitzeko hiru emakumeak dira; eta misiolarien artean, berriz, gizon bakoitzeko lau emakumezkoak. Jakin badakit edozein erakundek bere barne funtzionamendua arautu behar izaten duela, jakina. Baina ez dut uste ateak ixten saiatzea etorkizuna bideratzeko aukera egokiena denik. Gure artean, Elizbarrutiko egitaraua osatzen duten helburuetako bat laikoei eginkizun eta ardurak ematea da, baita zuzendaritza lanetan ere. Gizonezkoen eta emakumeen artean inolako berezikeriarik egin gabe. Etorkizunari erantzukizunez aurpegia emateko bidea dugu.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak