Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 30,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  azaroa »  Iritzia »  Autokritikorik gabego eguna

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zenbat buru hainbat aburu

Autokritikorik gabego eguna

Aitor Aranguren

Ez da giro. Bazter guztiak tertuliano, kritiko eta kolaboratzailez josita daude. Eta hala bedi aniztasunaren alde, nahiz denetik entzun eta irakurtzen dugun eta batzuekin sekula ohituko ez garen. Bada egun bat, irailean, bereziki deigarria egiten zaidana: Autorik Gabeko Eguna. Ez eguna beragatik, honek sortarazten dituen iritziengatik baizik. Iritzi edo kritika negatiboak, jakina. Faltsukeriarik ez! Kotxez beteriko gizarte hau denon artean eraiki dugu. Ezagutzen ditut kafe bat hartzeko 200 metro autoz egiten dituzten hamaika gazte, bi autoren jabea den sasiekologistaren bat, autobusa inoiz zapaltzen ez duen asko eta rallyak antolatzen dituen ikastetxerik ere; eta, gainera, EAEn biztanleko auto kopuru handienetakoa duen herrian bizi gara.

Ez da giro. Autorik Gabeko Eguna antolatzen denean antolatzen delako, eta ezer egiten ez bada ezer egiten ez delako. Edozein kasutan, iritzi kritikoak nonnahi azaltzen dira. Baina, hori bai, inoiz autokritikarik ere egin gabe.

Aurten, lehenengo aldiz, ekintza ezberdinak antolatu zituen Azpeitiko Udalak bi egunetan zehar, eta, Udalarekin bat eginda, bai ideiak proposatzen eta horiek gauzatzen, herritar talde batek jardun du. Herritar talde horrek, gainera, urtean zehar mugikortasunaren esparrua lantzen dihardu, era positiboan eta eraikitzailean; ondorioz, errespetu handiena merezi dute.

Ez zutela eragin handirik izan ekintzek? Batzuengan bai, seguru. Datorren urtean hobeto, eta hurrengoan askoz ere hobeto aterako da. Edo zer uste dugu bada, denok egun batetik bestera maiteminduko garela bizikleta eta autobusekin; edo hankak ibiltzeko direla konturatuko garela?

Bruum, Bruum! Mok-Mok!

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak