Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko martxuek 12,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  urria »  Hi heu!

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Hi heu!

“Jendiek gaur egun baserriye afiziyo moduen zaukek”

Ion Aranburu

Miguel Mari Lapeira, Toalle edo Toberagille baserrikue da. Txikitatik baserriyen bizi da eta beti baserri munduen ibili da lanien. Hasieran basuen, eta orain baserriyen ari da lanien.

 

Baserriyen zer lan egiten dek?

Behiyekin, ardiyekin eta behorrarekin jarduten diat lanien. Nahiko lan ematen ditek.

Gaur egun baserriye bigarren mailako ofiziyo bezela ikusten dek...

Jendiek gaur egun baserriye afiziyo bezela zaukek hartute, gustatu egiten zaiebelako. Ganaduek-eta edukitzeko inbertsiyo haundiyek egin beher dituk, instalaziyuetan, terrenuetan eta abar. Askok ganadue etxeko terrenuek garbitzeko edukitzen dik, arazue dek-eta terrenuek garbitzie. Orain terrenuek sobratzen ari dituk eta, ondoriyoz, zikintzen. Jendiek ganadue aprobetxatzen dik terrenue garbiye edukitzeko.

Hik zergatiken hartu huen ofiziyo bezala baserriye?

Txikitetiken gustatu izan zitek. Lehen basuen ibiltzen ninduan, baino gero ganadu gehiyo jarri genian baserriyen, eta orain hemen ibiltzen nauk.

Produziutekuarekin zer egiten dek?

Nik esnie eta haragiye ateratzen dizkiat. Haragiye Euskal Labelera eramaten diagu. Txahalak jaiyo ahala kendu egiten dizkiat, bost-sei hilabeterekin.

Aurtengo udarie oso berue izen dek.

Beruek askoz kalte gehiyo egiten dik. Orain negureko gordeta geneukean jana ari dek jaten ganadue. Udera hontan, gainera, ume galtze edo abortu asko eduki dizkiagu beruegatik.

Berue danien bero egiten duelako, hotza egiten duenien hotz dalako. Beti kejan zerate...

Egualdiyekin asmatzie zaile dek. Norberan konbenientzire egiten ez badu, inor ez gustora. Neretzako garairik onena udeberriye dek. Ganaduek-eta orduen ateatzen dizkiagu kanpora eta lana lasaiyo egiten diagu. Neguen barruen edukitzen dizkiagu, azarotik.

Aurtengo uderan galera haundiyek egon al dire?

Bai, haundiyek. Ur faltie, jateko faltie… Hemengo ganadue berora ohitu gabe zegok eta gaizki pasatu zian. Baino ez ganaduek bakarrik, jendie ere gaizki ibili huan. Berora ohitu gabe gatxaudek.

Eta konpontzeko zer irtenbide?

Aurreko batien eduki genian diputaziyokuekin bilerie eta dirurik ez dagoela esan ziaben. Orain al dan moduen pasatu beher. Baserriko etorkizune horrela ziok.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak