Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 5,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  urria »  Hitza bai, baina botorik ez

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

udala : Egiten diren bilera, batzorde eta udal batzarretara deialdia egiten dio Udalak Habeari. Baina, beraien parte hartzea hitz hutsetan geratzen da. Udaletxetik kanpo bulego bat dute

Hitza bai, baina botorik ez

oihana elduaien

Aurreko zenbakian udala kargu eta batzorde aldetik nola gelditu den genioen; eta Habearena zertan da? Aitzol Iparragirre, Habearen botoak kontuan hartu izan balira zinegotzia litzateke, eta Uztarriari esan dionez, udalak “lapurreta egoera aplikatzen du, baina ahalik eta erosoena bihurtzen saiatzen da, eskuetan leher ez dakion”.

Sindikatu Zaharreko bigarren pisuan du Habeak udalak utzitako lokala.  

Udalak Habeakoei batzordeetara eta udalbatzarretara joateko deia egiten die, “baina han esaten duguna ez da aktetan jasotzen, eta ez dugu botorik”, Miren Odriozola Habeako zerrendaburuak esan duenez. “Legez dauden gauzetan gu ez gara agertzen, ezertarako”. Azpeitiko Udalak bulego bat eman die Sindikatu Zaharreko bigarren solairuan; Iparragirrek dionez, “beraiek argi esan bezala, udaletxetik kanpo”. “Udalbatzarretan ere aparteko aulkiak eta mahaitxoa jarri dizkigute”, diote. Uda osteko lehen udalbatzarrean arazoa izan zuten. “Gu aulki legaletan eseri ginen. Alboko mahai txikian jartzeko esan ziguten, ordea, beraiek. Gu hitz egiten hasi ginen, bain, politikaz ez zuela eztabaidatuko esan zigun alkateak. Jaikitzeko edo bidali egingo gintuztela esan ziguten, bi aldiz. Udaltzaingoa ekarri zuten eta bidali egin gintuzten”.

finantzaketa.

Iparragirrek dioenez, “bi egoerekin aurkitzen gara: udaleko parte-hartzea mugatu egiten zaigu, eta ez dugu dirurik”. Izan ere, alderdiek jasotzen duen diru laguntza ez die ematen. “Orain beste komunikazio bide batzuk landu behar ditugu, eta horrek lan eta diru berezi bat eskatzen du. Herritarren borondateari esker ari gara lanean”.

Bi lehentasun dituzte: “Apartheid egoera salatzea, eta gure herri proiektua aurrera eramateko nola antolatu pentsatzea. Udaletik kanpo dauden mugimenduekin elkarlanean hainbat gauza egin daitezke, eta horrela egiten saiatuko gara”.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak