Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 9,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  urria »  51.600 euro lortuta, 7.593 falta

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

komunikabideak : Dendek, enpresek, taldeek, batez ere norbanakoek erosi dituzte ‘Berria’-ren aldeko akzioak; udalak oraindik ez; dirua jarriko balu, helburua gaindituko litzateke

51.600 euro lortuta, 7.593 falta

oihana elduaien

Zazpi hilabete igaro dira Espainiako Justiziak *Euskaldunon Egunkaria* itxi zuenetik. Ordutik euskarazko kazeta berria sortzeko ahalegina Euskal Herri osoan egin da; besteak beste, Azpeitian. Ahalegin horren zutabe nagusietakoa dirua biltzea da. *Euskaldunon Egunkaria*-ko langileen eskutik sortu zen Euskarazko Komunikazio Taldeak (EKT) 5.000.000 euro biltzeko apustua egin zuen, akzio moduan. Horretarako herri bakoitzari helburu bat jarri zitzaion. Azpeitiko *Egunkaria*-ren Aldeko Batzordeari 59.193 euro biltzea egokitu zitzaion. Atez ate ibili dira akzioak saltzen, eta helburuaren %87,17 lortu dute jada; 51.600 euro hain zuzen ere. Horrenbestez, helburua betetzeko 7.593 euro biltzea falta da.

 

Batzordekoak “gustura” agertu dira lortutako diruarekin, baina helburua bete arte ez dutela etsiko diote. Hala ere, beraiek bakarrik ez omen dute lortuko helburua betetzea, eta “herritarren laguntza” behar dutela diote, “batez ere oraindik akzioak erosi ez duen jendearena”.

UDALAREN ESKU.

Euskal Herriko udal guztiei bezala, Azpeitikoari ere laguntza eskatu zitzaion (biztanleko euro bat). Udalak ez du eskariaren erantzunik eman oraindik; erantzuna baiezkoa balitz, helburua gainditu egingo litzateke.

Hala ere, “udalaren zain” ez dela gelditu behar diote, eta akzioak nahi dituenak eskura dituela. 50 euroko eta 300 euroko balioa duten akzioak daude salgai. Herrian bi lekutan eros daitezke: Uztarrian (943 15 03 58); eta LUBA aholkularitzan.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak