Zer diyo?
Memoria?
Pako Iriarte
Aurreko udalaren azken publikazioa, beltza da azalez eta *1979-2003 Azpeitia berria-Un nuevo Azpeitia* du izenburua, eta aurreneko orrialdean Memoria jartzen du; hori izan nahiean, agian. Ohiturik gaituen sarrera dugu ondoren, argazkia eta agurra, eta liburuaren jabe bakarra bihurtzen dute azaltzen dena.
Azpeitia herritarrik gabeko herria agertzen zaigu, jauntxoa eta garbiketa zerbitzua dira azpeitartasunaren haragizko gordeleku bakarrak, liburuaren arabera. Psikologo lana izango litzateke ongi aztertzea barnean agertzen den edukia, eta herritarrek hari buruz diotena.
Bertan, egunero aurrez aurre duguna erakusten digu. Argi farolen argazkiak, argitzea beren lana izanik, argirik gabe, bai polita. Bankoak edo eserlekuak hutsik, Basozabal bezala; Goenako txokoak ere bai, hutsik.
Aitonenako sarrerak argazki handietan, inor ez galtzeko agian. Urrestillako eskola, VA-ko matrikula duen R-5 bat aurrean duela; surrealismoa? Eta musikoak, buru gabeak, Azpeitian buru bat nahikoa...
Orrialde bakoitzak memoria (oroimena) astintzen dit.
Amuko presa, konporta eta kanala, 24 ordutan irekirik ziren piszinak, herrian bertan. Azpeitiko pasiera ederrena zihoan, arbola artean, euteran, Gaztekoraino. Paseo de los curas. Urte osoan giro onena izaten den lekutik. Pasiera naturala. Ez Lasao bideko haize korrontea.
Urolako trena non dago Memori honetan?...
Udal suhiltzaileen etxea ez da esistitzen, Gipuzkoako Foru Aldundiak egina eta zuzendua da. Udalak, zerbait badu, bolondresen egoeraren ardura du. Eskupekoz funtzionatzen baitu.
*“Un nuevo Azpeitia” dio azalean, harro, gaztelera iritxi zenetik “la villa de Azpeitia” izan dena, “el villo de Azpeitia”* bihurtu du.
Zertan datza Udalaren eta alkatearen lana?
Noiz edo noiz lotsatzen hasi beharrean gaude, edo inozoak gara.
|