Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 12,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  urria »  Iritzia »  Kultur Mugimenduan trabak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

akulue

Kultur Mugimenduan trabak

Leire Ostolaza

Azken urteotan herrian jende asko mugitu da kultur-talde ezberdinetako jarduerak kalera atera eta jendeari emanak izan daitezen. Triku-festak, bertso-parrandak, poesia emanaldiak, ikastaroak, erakusketak, artisautza azokak... Mila ekintza antolatu dira kultura suspertze aldera, baina kultura parte-hartzailea beti da aurrekontuen zati ia ikustezina.

Izan ere, Azpeitian, beste herrietan bezala, telebistak funtzionatzen du, internetak, kirol emanaldiek, hamar pelikula eskaintzen dizkiguten zinema aretoek, DVDak, bideo jokoek, gune komertzial gero eta handiagoek... Eta horiek denak hortxe ditugu aukeran, nahi dugunean nahi dugunarekin erabiltzeko. Tabernak, elkarte gastronomikoak eta kafetegiak ere hortxe ditugu aisialdiaz lagunartean gozatzeko; eta horretaz gain, familia, lana eta bakoitzak dituen derrigorrezko betebeharrak.

Nahi duguna ikusi edo entzuteko botoi bat zanpatzea beste lanik ez dugun garaian normala ere bada kultur jardueretan jende askok ez parte hartzea, baina informazio eta jakintzaz inoiz baino jantziago gauden garaiotan, komeniko litzake sortu, eman eta jasotzea zein aberasgarria den konturatzea eta erakustea.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak