|
|
|
hiruko txikiyen
Iban Arregi
1.-AUTORIK GABE.
AEBak, XX. mende hasiera. Henry Ford, Harvey S. Firestone eta Rockefeller aliatuta. Autoen, pneumatikoen eta petrolioaren industriak aliatuta, autoaren kultura bultzatzen, hiriak autoaren arabera haziarazten, autobideak egiten, trenbideari bidea ixten. Irailaren 22an autorik gabeko eguna izan genuen Azpeitian (ere). Kontzientziazioa, heziketa, aldarrikapena. Ondo dago. Baina egunero autoaren kultura ari dira bultzatzen, ari gara bultzatzen. Eta Azpeitia ere autoaren arabera ari dira haziarazten, ari gara haziarazten. Trenari bidea itxi zaio, saihesbidearen gaia hor dago, lau bideko errepidea orain Loiola-Biden… Eta urtean behin, autorik gabe.
- -GUARDIA ZIBILA.
Egibar jeltzalea Lizartzako Udalerako alkategai aurkeztu zenean, haren helburua, besteak beste, Guardia Zibilari Lizartzako ateak ixtea zela esan zuen. Azpeitian ere alkate jeltzalea dugu, baina Guardia Zibilari ateak ixtea ez da hain erraza, bistan da; ez dago alkatearen esku bakarrik. Eta hor dabiltza herrian, txakurre baino lasaiyo.
- -NUARBE.
Hamaika domina irabazitakoa dugu Nuarbe sokatira taldea. Hamaika omenaldi jaso ditu, hamaika aldiz eman diote sostengua herriak eta Azpeitiko Udalak. Orain erabaki zaila hartu du: ez du parte hartu Europako Txapelketan, ez duelako Espainiako bandera nahi, ez duelako Espainiako himnoa nahi. Tiraldi ona egin du, koherentea, eta inoiz baino gehiago behar du udalaren eta denon babesa. Baina jakina da: medailarik ezean...
|