Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 14,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  urria »  Iritzia »  nire arropa, nire txapela

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

azketako ude

nire arropa, nire txapela

Ainhoa Odriozola

Udatik bueltan, sasoi aldaketako armairu txukunketari heldu nion. Betikoa: ezin kaxoi bat itxi, dena arropaz gainezka. Baina okerrena ez da hori; erdia baino gehiago erabiltzen ez dudana da: hau lehertu beharrean daukadalako, bestea barrena hautsita, eta bestea ez delako eramaten... Txikituko nuke moda asmatu zuen jendilajea! Orduan... Plink! bonbila piztu zitzaidan: hor noa, beso banatan arropa poltsaka bi hartuta, edukiontzi zurira. Ez dakit zuei gertatu zaizuen irakurle, baina niri jakinmina pizten zait poltsa edukiontziko bandejatxoan jartzen dudan bakoitzean... Non bukatuko du arropa horrek?

Ba orain jakin dut: hilean behin-edo kamioi bat pasatu eta edukiontzia husten du. Errenteriako Masti-Loidi poligonora eramaten da arropa (tona piloa). Han, Karitasen babeseko Sarea Fundazioa dago, eta arropa guztia sailkatu eta garbitu egiten da han. Ondoen dagoen arropa bigarren eskuko bezala saltzen da Donostian eta Zarautzen. Gainera, beharra duenari ere ematen zaio. Berriro janzteko erabili ezin daitekeena, berriz, birziklatu eta kotoia egiteko erabiltzen da, industriarako garbiketa zapiak egiteko. Prozesua Sareako langileek eramaten dute, lan bat aurkitzeko edo bergizarteratzeko zailtasunak dituzten lagunek, oro har.

Nire jaka norbaitek erosiko du agian, edo behar duen batek zukua aterako dio, edota zulatutako galtzekin egindako zapiarekin garbituko du koipea mekaniko batek. Ez dakidana da txapelik bota daitekeen edukiontzira. Bota ez agian, baina nik neurea kentzen dut ekimen honen aurrean, kolpe batez onura ekologikoa eta baztertuen ongizatea bilatzen baititu. Eta eskaintzen diguten arropa-jasotze zerbitzua aipatu gabe, modaren atzaparretan erortzen garenon kontzientzia karga arindu.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak