Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 5,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  urria »  Gero eta Guardia Zibil gehiago

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

aurrera ekarrita : Azpeitian nabarmen egin du gora Guardia Zibilaren presentziak, Askatasunak Uztarriari esan dionez. Autoak eta kalean doazen herritarrak gelditzen ari dira sarri jartzen dituzten

Gero eta Guardia Zibil gehiago

Uztarria

Maiatzaren 15a. Udal hauteskundeen kanpaina. Joseba Egibar: “Ez diegu, herritarrek hala nahi ez badute behintzat, PPri, eta bere eskutik Guardia Zibilari, Lizartzako aterik zabalduko”. Halaxe idatzi zien Egibarrek gutuna Lizartzako herritarrei *Tolosaldeko Hitza* egunkarian, Lizartzako EAJ-EAren alkategai bezala. Esan, esan zuen, baina, nola egiten da hori? Nola ixten zaizkie ateak guardia zibilei? Hortxe dago gakoa.

 

Azpeitian ere nabarmen egin du gora Guardia Zibilaren presentziak aspaldian Azpeitiko Askatasunak Uztarriari adierazi dionez. Herriko kaleetan gora eta behera lasai-lasai ibiltzeko ohitura hartzen ari omen dira, eta beraien paseo horiek herritarrak gelditu, identifikatu eta galderak egiteko baliatu omen dituzte. Grazia handiegirik ez dute egiten, baina zer egin behar da jarrera hori bertan behera gelditzeko? Uztarria Azpeitiko Askatasunako kideekin egon da horretaz mintzatzen. “Guardia Zibila hemendik alde egitean gatazka gainditzeko bidean egongo ginateke”, diote. Beraz, ezinbestekotzat jotzen dute herritarrak “mobilizatzea” eta “udalak bere esku dauden tramiteak abian jartzea”. Izan ere, “he-rritarrek bidaliko dituzte” guardia zibilak, Askatasunaren iritzian. “Euskal herritarren hitza eta erabakia errespetatzea erabakitzen denean indar okupatzaile eta zapaltzaileen presentziak desagertu egin beharko du. Gatazka gainditzeko ezinbestekoa da horiek hemendik alde egitea”.

“JENDEA IZUTZEKO”

Askatasunak ez du inongo dudarik Guardia Zibilaren presentzia “Euskal Herriaren kontra gero eta maizago egiten diren erasoetako beste atal errepresibo bat besterik ez” dela esaterakoan. “Euskaldunon hitza eta erabakia zapaltzeko eta gure hitza isiltzeko daude hemen. Jendea izutzeko, kaleak okupatzeko. Gure eskubideak ez direla onartzen eta gure herria militarki zapalduta dagoela besterik ez dute adierazten”. Beraien aldetik eskura duten guztia egingo dutela diote Askatasunekoek. Hasteko, telefono zerbitzu bat jarri dute martxan: telefono gorria. Han, norberari gertaturikoaren inguruan informazioa emateaz gain, edozein duda, kontsulta edo laguntza eska daiteke. 645 712 968. Pilarika egunaren inguruan ere, urriaren 12an, “mobilizazioren” bat egin nahi dute. Beraz, “deialdiei adi” egoteko esan dute.

Oraingoz, Askatasuna baino ez da mintzatu Guardia Zibilaren etengabeko presentziaren inguruan, nahiz eta dagoeneko eragozpena edo arazoa herrikoa bihurtu den.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak