|
|
|
Hantxe bertan
: Eli San Sebastian: Albaitari Espaiñiyen
“Eguraldi freskue ez det batera faltan botatzen
Ainitze Oruesagasti
Azpeitire egun batzuk pasatzera etorri zan Eli San Sebastian uz-tailien. Zaragozara albaitaritza ikasketak egitea jun eta hamar urte damazki han bizitzen.
Azpeitire egun batzuk pasatzera etorri zan Eli San Sebastian uztailien. Zaragozara albaitaritza ikasketak egitea jun eta hamar urte damazki han bizitzen.
Ondo, hango egin da. Lagun batek au-rreko batien hala esan zien, espainolez hitz egiten nuenien esaldi batzuk mañoz esaten nituela.
- Albaitari bezela ari al zera lanien?
Bi urtez hango herri batien albaitari la-nien jardun det klinika batien, txakur eta katuekin egin det lana batipet. Baite txerriyekin ere, lan asko egin det; gutxiyen, ordie, azken hauek gustatzen zaizkit lanerako, baiño han asko dago.
- Zeatik ez zaizkizu ba txerriyek gustatzen?
Fakultadien ere gutxi ikasten da txerriyei buruz. Baiño neu izetez nahiko ausarta naiz eta hortan ere jardun det. Behiyek eta ardiyek dire geihyen gustatzen zaizkitenak lanerako; baserriko kontue.
- Zaragozatik Huescako herri txiki batera jutekoe omen zera laister?
Bai, Riglos ingurure, Aierbera jungo naiz. Nahiko politte da eta mugimendu asko dago, gazte jendie eta.
- Nolatan?
Zaragozan auzo batien bizi naiz, hasieran handiye egiten zitzetan baiño ohitu egiten zera. Azken urtietan, ordie, Zaragoza hiriye bera asko hazten ari da eta nahiko desatsegina da. Uste det herri txikire ondo ohituko naizela, bazterzaliek gera eta.
- Euskaldun asko al dao Zaragozan?
Bai. Euskaldun asko bizi da Zaragozan. Pottoka izena dauken taberna euskaldun bat ere badago. Albaitari ikasle euskaldun pillie dago. Jazkerieatik segituen antzematen da euskaldune zein dan.
- Zer botatzen dezu faltan Azpeititik?
Koadrila bat badaket Zaragozan; danak kanpokuek gera. Baiño, hala ere, lagunek, ezagunek, herriko girue faltan botatzen dire. Familiye, etxeko jaleue ere faltan botatzen da. Hori bai, eguraldi freskue ez det batere faltan botatzen.
|