Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 7,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  abuztua »  Ustarriren atsedena »  Tabernak: gero eta gutxiago

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Tabernak : Taberna asko ireki zen garai bat izan zen Azpeitian. Orain jabez aldatu nahian dabiltza bat baino gehiago, errentan edo saltzen jarriz

Tabernak: gero eta gutxiago

Tabernako lanak antzeman du nekeza dela. Urte batzuk pasatu ondoren nekatu egiten da jende gehiena, eta taberna uztea ez da hain gauza arraroa. Beti egoten da tabernaren bat eskualdatzeko, eta bakarren batek ateak betiko itxi ere egiten ditu. Azpeitia tabernen herria izaki, auzo eta txoko gehienetan aurkitu ahal da ostaturen bat, baina orain jabea aldatu nahian dabiltza asko, errentan edo salgai jarriz. Egoera horretan, orain, Ustarriz gain, gutxienez, bost taberna daude.

 
  • BAIOLEGI: Axun Manzisidorrek ireki zuen taberna bere garaian. Gero, uztea erabaki eta Nekane Imazek hartu zion. Orain, taberna uztea erabaki du Nekanek, “jenderik ez dagoelako, eta, gainera, alokairua ordaindu behar delako”. Orain, Axunek irekiko du berriro, San Inaziyo egunean, Nekanek bere azken eguna egin ostean.
  • EDUISA: Taberna ireki zuela badira hamabi urte, eta orain, “nekeagatik” itxi egingo du Isabel Berasategik. Egunero-egunero “ordu pila bat dira tabernan”, eta ezin du “gehiago”. Ez du tabernaren alokairuarekin negozioa egiteko asmorik, “soldata bat” besterik ez du eskatzen. Lokala orain dagoen moduan ireki nahi du, eta norbaitek beste zerbaiterako erabiliko lukeela esango balio, “begiratu egin beharko” lukeela dio; lizentziak eta abarrek gora-behera handiak ekartzen dituztelako. Isabelek taberna uztea erabaki zuenean lokalean beste zerbait irekitzea pentsatu zuen, baina “lizentziak-eta lortzea oso zaila da”, dio. Interesatuek deitu 943 15 00 57 telefonora.
  • LOREA: Lorea tabernak ateak itxi ditu, betiko. Alokairuan hartua zuten hiru lankidek, eta Fermin Zabala bazkideetako batek dionez, “tabernak ez zuen hainbesterako ematen”. Beraz, taberna utzi egin zuten, eta lokalaren jabeak saldu egin zuen. Orain, aldameneko arrandegiak hartu du, beraien negozioa handitzeko.
  • OSINAZPI: Sanjuandegiko tabernak jabez aldatu nahi du. Ines Azpiazuk hamabost urte daramatza tabernan. “Jada 60 urtera noa, eta nire seme-alabetako inork ez du jarraitu nahi”. Beraz, utzi beharrean aurkitzen da. Besteren bati utzi nahi dio, alokairuan, baina “ez da inor agertzen”. Norbait agertu zain dago, ixteko. “Orain itxiko banu, eta gero berriro ireki, lege berrietara egokitu beharko nuke taberna, eta hori asko kostatzen da. Dagoen bezala prestatuta egonez gero, itxi beharra pena da”. Interesatuek deitu: 943 81 65 96 telefonora.
  • USTARRI Bodegoia: Tabernak asko nekatzen duela dio Begońa Albisuk. “Urte asko daramagu bodegoiarekin, eta jada nekatu ere egin gara”. Alokairuan dago duela urtebetetik, baina ez zaie inor agertu. “Taberna hau tratua egin eta hurrengo egunean irekitzeko moduan dago, prest”, dio. “Osasun Sailak ipinitako arau guztiak betetzen ditugu”. Taberna alokatu nahi duenak 943 81 64 74 telefonora dei dezake.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak