|
|
|
Txirrindularitza
Ehun urte, Azpeitiko bat
Frantziako Tourrean Azpeitiko txirrindulari bakarrak parte hartu izan du: Santi Lazkano zenak; lau aldiz
|
|
Frantziako Tourrean mendian gora lehena, Eddy Merckx handia, eta haren atzetik, aurrena, Santi Lazkano.
|
|
Aurten bete dira ehun urte Frantziako Tourraren lehen edizioa egin zena. Badira urteak, baina denborale horretan Azpeitiko txirrindulari bakar batek baino ez du parte hartu: Santi Lazkano zenak. Lau alditan korritu zuen Tourrean: 1969an, 1973an, 1975ean eta 1976an. 1973an ibili zen ondoen, 29. bukatu zuelako. Afizionatuetatik profesionaletara igo eta hurrengo urtean irten zuen Frantziako txirrindularitza proban lehen aldiz.
Xebaxtian Elorza azkoitiarra Lazkanorekin batera ibili zen, talde berean: Kas-en. Baina ez zuten biek batera inoiz korritu Tourra. Elorza bost alditan izan zen, 1968 urtean azkeneko aldiz; Lazkano zena gazteagoa zen. “Biok Tourra elkarrekin korritu ez bagenuen ere, elkarrekin asko ibili ginen, bestelako karrera txikietan eta”, dio Elorzak. Garai hartako Tourrak gogoan, “luzeagoak” zirela dio. “Igoal 1.300 kilometro gehiago ziren, jan antzekoa egingo genuela uste dut, baina gaur egun bezala medikuak-eta ez genituen gainean. Beste aldea, zera: gaur egun bezala edaria motoan edo autoan ondora etorrita ez zigutela ematen. Geuk topatu behar izaten genituen iturriak edo, bestela, taberna bat topatuz gero, barrura sartu, edaria hartu eta lapurreta egiten genuen; garai hartan ohikoa zen”. Tourreko istorioak.
|