Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  abuztua »  Datorren urtean San Inaziyo egitarau bateratua?

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Festak

Datorren urtean San Inaziyo egitarau bateratua?

Nerea Uranga

Aurtengo San Inaziyuetan ere bi egitarau izango dira: Udalarena eta festa herrikoien aldekoa. Baina egin dira saioak bateratzeko, bilera batzuk egin izan dituztelako. Presoen aldeko manifestazio isilean eta afarian egon da desadostasuna

 

Santiyoak pasatu eta San Inaziyuek gainean dira. Dagoeneko festetako eskaintzaren berri ere bada, eta bi eskaintza daude, azken urteetako ohiturari jarraituz. Bata, Udalak Festa Batzordetik eskainia. Bestea, Festa Euskaldun eta Herrikoien Aldeko Batzordetik datorrena. Dena den, aurten egitarau bakar bat ateratzeko saiakera egin da bien aldetik, baina azkenean ez da posible izan. Igual datorren urtean...

Mikel Ibarzabal Festa batzordeburuaren nahia festetako egitarau “bakar bat” ateratzea da. “Nire gogo handiena gazteekin batera festa bateratua egitea da. Aurten, azkenean, ez dugu lortu baina ni datorren urtean helburu horrekin joango naiz festak antolatzera”, dio Ibarzabalek, aurten horretarako denbora gutxi izan duela esanez, ekainaren 14an hartu zuelako kargua.

Hala, legealdiaren aldaketa gertatu dela eta, Udaleko Festa Batzordekoek berandu deitu dituzte festak antolatzeko bilera irekiak. Baina, hala ere, Festa Herrikoien Batzordekoekin lau bilera egin dituzte. Azken hauek bileretan urteroko aldarrikapena egin dute: festa batzorde irekia sortzea. “Ez dugu nahi bileretan hitz egiten hastea behin festak antolatuta daudenean. Udalak festa batzorde ireki horri festak antolatzeko bitartekoak emango dizkion tresna izan behar du”, dio Aitor Arrizabala Festa Euskaldun eta Herrikoien Aldeko Batzordekoak.

Hala ere, eman nahi zen aurrerapausoa ez da eman, ez dira ados jarri egitaraua bateratzerakoan. “Udalak ez du onartu Euskal Presoak Euskal Herrira leloa duen manifestazio isila eta presoen aldeko afariaren berri egitarauan jartzea. Ekitaldi politikoa dela dio. Gure batzordera, adibidez, herritar batzuk festetarako ekitaldi batzuk antolatzeko prest daudela esanez etortzen bazaizkigu eta aurrekontu handiegia ez baldin badu behintzat, ezin diegu ezezkorik eman”, dio Arrizabalak.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak