|
|
|
Ezaugarriak eta eraginak
Droga bakoitzak ondorio desberdinak ditu pertsona bakoitzarengan. Pertsonaren izaerak, une horretako egoerak, lekuak eta orduan duen lagunak zeresan handia dute drogak sor ditzakeen eraginetan. Hauek dira drogek ekar ditzaketen ondorio nagusiak:
KALAMUA. Zigarro bezala erre daiteke, edo opil nahiz pasteletan jan.
- Hartu ahalako eragina: Lasaitasuna; filosofikoki pentsatzeko gaitasuna, sormenerakoa; musikaz gozatzeko joera; zentzumenak biziagotzen dira; muskuluen lasaitasuna; gosea; hitz egitek zailtasunak; begietan azkura; ahoa lehortu; arnasteko zailtasunak; botagurea; buruko mina.
- Luzerako ondorioak: Nerbio sisteman gora-beherak eragin ditzake; desmotibazioa; sormen gaitasunak eta intelektualak murriztu ditzake; gizonezkoen antzutasuna; emakumearen obulazioan gora-beherak; minbizia sortzeko tabakoak baino zortzi aldiz aukera gehiago; menpekotasun psikologikoa.
ALKOHOLA. Edan egiten da.
- Hartu ahalako eragina: Lotsa galtzea; indarkeri eta sexu inpultsoetarako erraztasuna eragiten ditu alkoholak.
- Luzerako ondorioak: Garapen fisiko, mental eta emozionalaren makaltzea.
HEROINA. Zainetara sar daiteke, baina erre edo musutik ere har daiteke.
- Hartu ahalako eragina: Zortzi orgasmo batera baino hobea dela esaten dute.
- Luzerako ondorioak: Pentsamendua, arreta eta memoria galtzea; giza jarreretan aldaketa handiak; menpekotasun handia, eta hartzen ez den garaian indarkeriarako joera.
KOKAINA. Erre egin daiteke, zainetara sartu edo sudurretik ere har daiteke.
- Hartu ahalako eragina: Energia.
- Luzerako ondorioak: Paranoiak; pentsamendu prozesua makaltzea; sexu inpotentzia; bihotzeko gora-beherak; burmuinaren lana moteltzea.
LSD (azidoak). Edan egin daiteke, pilula forman jan edo musutik sartu.
- Hartu ahalako eragina: Pentsamenduen azelerazioa; koloreen intentsifikazioa; ikusmena distortsionatzen dute; geldirik dagoena mugitzen ikusteko joera; denboran eta espazioan ez dauden aldaketak somatzen dira.
- Luzerako ondorioak: Puskatze psikotikoetarako joera handia; pentsatzeko gaitasuna gutxitu; eguneroko ekintzei mesprezua; norberaren bakartzea; indarkeriarako joera; gizarte ekintzetan edo familiakoetan aldaketak.
ANFETAMINAK, 'SPEED'-a, DISEINUZKO DROGAK, MDMA. Pilula edo kapsula eran har daiteke, musutik edo zuzenean zainetan sartuta.
- Hartu ahalako eragina: Adi egotearen eta konfiantzaren sentsazioa sortzen du; energia eta autoestima igotzen ditu; gose eta logure sentsazioak desagerrarazten ditu.
- Luzerako ondorioak: Arreta, kontzentrazio eta atentzio gaitasuna gutxitzea; psikosia; apetitoa galtzea; depresioa; nekea.
TABAKOA. Erre egiten da normalean; maskatu ere egin daiteke.
- Hartu ahalako eragina: Mareatu egin zaitzake.
- Luzerako ondorioak: Minbizia sor dezake; biriketako arazoak, arnasketakoak; menpekotasuna.
|