Presoak
Festetan ere, presoen aldeko ekitaldiak
Urtero bezala, San Inaziyuen aurreko larunbatean presoen eta iheslarien aldeko eguna antolatu zuten aurten ere. Egun horretan, uztailaren 26an, eman zitzaion bukaera txandakako baraualdiaren lehenengo faseari. Uztailaren 26an, arratsaldeko zazpietan, manifestazioa egin zen, igerileku aurretik irtenda. Manifestazioa zabaltzen lekukoa joan zen, ur botila bat; martxoaren 15etik aurrera barauan izan diren taldeek eraman zuten lekuko hori, txandaka.
Larunbat horretan, manifestazioa eta gero, 21:00ak aldera, afaria egin zen azoka plazan, eta ondoren ekitaldia. San Inaziyuetan izango da presoen aldeko ekitaldi gehiago ere. Hala, San Inaziyo bezperan, 11:30ean, kontzentrazioa egingo da plazan, urtero bezala. San Inaziyo bigarrengoz —abuztuaren 1ean—, berriz, Loiolan egingo da kontzentrazioa, goizeko hamar eta erdietan. “Presoen aldeko ekimenetan parte hartzera gonbidatu nahi dugu jendea”, diote antolatzaileek.
|