|
|
|
Presoak
: Presoen kontrako erasoen kontra, eta Barandalla presoaren egoera bereziki nabarmenduz, hainbat azpeitiar baraualdian izan dira azken asteburuetan. Denera hamalau txanda egin dira
Azpeitiarrak presoen alde barauan
Iban Arregi
|
|
Lehen txanda, amnistiaren aldekoek.
Txandakako baraualdiari martxoaren 15eko asteburuan eman zitzaion hasiera. Eta, nola ez, ekimenaren bultzatzileek, Azpeitiko Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kideek eman zioten hasiera. Hurrengo hilabeteetan barauan ez, baina gainontzeko eragileen baraualdiak antolatzen eta koordinatzen eritu dira, besteak beste, goiko argazkian ageri diren lagunak.
|
|
|
|
Herriko kazetariak ere bai.
Azpeitiko hainbat kazetarik ere egin zuten baraualdia -maitzaren 3tik 4rako asteburua egin zuten Sindikatu Zaharrean sartuta-. Presoen egoeraz eta politika orokorraz ez ezik, gaur egungo kazetaritzak gai horiek nola jorratzen dituen aztertu zuten, besteak beste, han izan ziren bitartean.
|
|
|
|
Eta senideak, nola ez.
Beraiek dira, ziurrenik, "presoen egoera gogorra" gertuen bizi dutenak, egoera gehien pairatzen dutenak. Gurasoak, anai-arrebak, senideak. Azpeitiko presoen eta iheslarien senideen izenean, Etxerat elkarteak ere txanda bat egin zuen Sindikatu Zaharrean.
|
|
|
|
Barandallari nahita luzatu zaio sufrimendua, ez da kasualitatea”. Horixe zioen Koldo Morrasek, Bautista Barandallaren konfiantzako medikuak uztailaren 17an, Berria egunkarian —gaixorik dago, larri, eta dagoeneko hiru ebakuntza egin dizkiote preso etxarriarrari, baina oraindik preso dago, 92. artikulua ukatu egin diotelako behin eta berriz—. “Barandallaren egoera larria presoen kolektiboak oro har bizi duen egoera jasangaitzaren adibide garbia da”. Horixe esan diote, berriz, Azpeitiko Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kideek Uztarriari. Horregatik ekin zioten martxoaren 13an txandakako baraualdiari, “presoen kontrako erasoei stop esateko, Barandalla askatu esateko”. Txandakako baraualdiaren lehen fasea uztailaren 26an bukatu zen, presoen eta iheslarien aldeko egunean.
14 txanda, 80 lagun. Ez da nolanahikoa bost hilabete hauetan lortu dutena: hamalau asteburutan barau egin dute hamalau taldek, 24 orduz —Askatasuna, AGZ, Emakume Taldea, Gazte Ekimena, Etxerat, Euskalgintza, kazetariak, bertsolariak, Lagun Onakeko jokalariak, Elkarri-Eliza, Segi, Habea, gazte koadrila bat eta Ikasle Abertzaleak—; denera 80 lagun inguru izan dira barauan bost hilabeteotan.
Sektore askotako jendea. Azpeitiko hainbat sektorek hartu du parte Presoen kontrako erasoei stop! Barandalla 92. artikulua orain! lelopean egin den baraualdian, aldameneko argazkietan ikus daitekeenez —goiko argazkian Elizako eta Elkarriko ordezkariak ageri dira; behean, ezkerrean, Gazte Ekimeneko kideak; behean, eskuinean, Jabi Odriozola presoaren koadrilakoak—. Azken batean, hainbat talde inplikatu dira ekimenean. Hauxe zioen gazteen ordezkari batek: “Gazteok ere, gizarteko parte garen heinean, presoek bizi duten egoeraren kontrako borrokan inplikatu egin behar gara”. Talde eta eragile horietako denetako ordezkariak ere inplikatu egin dira, eta larunbat eguerditik igande eguerdira arte egon ziren batere jan gabe; denbora horretan, euskal presoen egoeraz eta Euskal Herriko egoera politikoaz gogoeta egiteko ere aprobetxatu zuten egonaldia.
|